Ohorezko matrikula denak emakumeentzat

elgoibarren.net 2007ko eka. 20a, 13:01

Elgoibarko BH Institutuan ohorezko matrikulak atera dituzten 8 ikasleak, emakumezkoak denak, dituzue argazkiko 8 neska hauek. Bestalde, Institutuko ikasleen %96ak gainditu du Selektibitatea aurten, Institututik jakinarazi dizkiguten datuen arabera.

 
 

•  Ohorezko matrikulak

1706641679673 Ohorezko matrikula denak emakumeentzat

Honako hauek dira ohorezko matrikula (ikasgai guztietan batez besteko nota 9tik gora) atera duten ikasleak:  
  1.  Mireia Perez
  2.  Maite Kintanilla
  3.  Maite Goenaga
  4.  Ione Oregi
  5.  Enara Arquillo
  6.  Maitane Unanue
  7.  Elisabet Padreda
  8.  Maitane Diez
 

•  Lanbide Heziketako ohorezko aipamenak:
  • Automozioko zikloan: Unai Merino eta Paulo Jorge Gonçalves
  • Administrazio eta finantzak zikloan: Idoia Egaña
  • Erizaintza laguntzaile zikloan: Ana Rosario Gonzalez

•  %96ak gainditu du Selektibitatea
Unibertsitateko hautaproba egin duten BH Institutuko 71 ikasleetatik 68k gainditu dituzte azterketak, hau da, %96ak. Honako hauek izan dira notarik altuelak: Maite Kintanilla (8,6); Elisabet Padreda (8,6) eta Mireia Perez (8,2).
 
•  Diploma banaketa
Datorren ekainaren 29an, arratsaldeko 19:00etan, batxiler eta zikloetako bigarren mailako ikasleentzako diploma banaketa ekitaldia izango da Herriko Antzokian. Aurtengo ekitaldiaren aurkezlea Mikel Laskurain, aktorea eta EITBko Wazemank saioko partaidea, izango da eta berarekin batera Elgoibarko alkate berria, Alfredo Etxeberria, etorriko da. Josu Mujika elgoibartarrak prestatzen duen dantza taldeak ere parte hartuko du eta kurtso honetan jubilatu diren bi irakasleri : Angel Ugarteburu eta Arantxa Bilbao, aipamen berezia egingo diete. Honez gain, ohorezko matrikula lortu dutenei eta bukatu duten ikasle guztiei diploma bana emango diete.
Guraso guztiak ere gonbidatuta daude.
Ondoren, 9:30 aldera, bukatu duten ikasleekin afaria egingo dute eta ikastetxean pasatako urteen errepasoa egiteko aukera izango dute lagunarte onean.