Elgoibartar batek 'Bilbao BBK Live' jaialdian joko du

elgoibarren.net 2007ko eka. 28a, 18:57

Txikitatik miresten dituen Metallica edo Incubus moduko talde erraldoiek parte hartuko duten jaialdi berean kontzertua eskaintzeko aukera izango du Juanmi Abal, Laia taldeko abeslari eta gitarra-jole elgoibartarrak barixaku honetan (ekainak 29) Bilbao BBK Live 2007 Jaialdian.


♦  LAIA:
Taldearen informazioa eta abestiak entzuteko: www.myspace.com/laiarock
♦  Kontzertua:
Laiaren kontzertua arratsaldeko 16:20ean hasiko da

♦  Metallica, Incubus, The (International) Noise Conspiracy, Nebula, Zico Chain, Idi Bihotz edo Biok taldeen alboan egoteko aukera izango du Laia taldeak Bilbao BBK Live musika jaialdi erraldoian. Txikitatik gustuko dituen taldeak direla batzuk aitortu digu 25 urteko gitarjole elgoibartarrak, “Zazpiki Irratiaren lokaletan entseatzen hasi nintzenetik gogoko ditut. Beti geunden Metallicaren bertsioak jotzen eta Incubus ere oso gustukoa dut eta orain soinu proban Incubusekoen ondo-ondoan egoteko zortea edukiko dugu. Desiatzen nago kontzertuaren ordua iritsi eta daukagun dena eszenatoki gainean emateko
 
♦  Laia taldearen sorrera eta partaideak

Ezkerretik lehena da Juanmi Abal elgoibartarra

Laia, 2006ko apirilean sortutako taldea da. Juanmi (NOK taldeko gitarra) elgoibartarra, Ander (MUTED taldeko baxujolea), Igor (SUKERT taldeko gitarra) mungiarra eta Bernat (bateria) laukitzarra batu ziren, Mungiako institutuko kultur arteko jaian parte hartzeko asmoarekin (soilik), baina “hain gustura gelditu ginenez aurrera jarraitzea erabaki genuen”. Bi abestiko maketatxoa egitera ausartu ziren, eta Mutrikuko A.M.E. estudioetan, D.J. Axularren laguntzekin grabatu zuten. “Egun bakarrean grabatu genuen”. Masterizatu eta lagunei banatzea erabaki zuten gero.

1706641651868 Elgoibartar batek 'Bilbao BBK Live' jaialdian joko du

Irratietan jarri zituzten maketako abestiak eta disketxe guztietatik deitu zietela azaldu digu Juanmik, “Baga-Biga Produkzioak disketxeak egin zigun eskaintza iruditu zitzaigun onena, zalantzarik gabe, eta duela astebete inguru atera da Laiaren estreinako diskoa”. Lehen lanari, “Izenbururik gabeko istorioak” izena jarri diote. Aurkezpen ofiziala uztailaren 5ean egiteko asmoa badute ere, nahi duenak Elgoibarko Iratxo tabernan aurki dezake talde berri honen diskoa. Denbora pasa ahala, Anderrek taldea uztea erabaki zuen, MUTED taldearekin diskoa prestatzeko asmoarekin. Bere ordez, Unax (Seneka "orain Botox" taldeko kitarra eta ahotsa) zarauztarra sartu zen taldean. Baxuaren ardura hartu zuen Unaxek eta bere gaitasunak aprobetxatuz, koroetan ere laguntzen du. Zenbait kontzertu eman eta gero, “esan genezake taldea prest dagoela halako talde handien alboan jotzeko”.

Hurrengo kontzertuak:
•  Ekainak 29: Bilbao BBK Live (Bilbon, Kobetamendi)
•  Ekainak 30: Sei Urterekin Orion
•  Uztailak 6: Sabia taldearekin batera Mungian