41 ostalarik euskarari 'Gurean Bai' esan diote

elgoibarren.net 2007ko uzt. 3a, 09:32

Elgoibarko 41 ostalarik, beraien taberna eta jatetxean euskararen erabilera gehitzeko konpromisoa hartu dute. Horretarako, GUREAN BAI-Ostalaritza hitzarmena sinatu zuten Elgoibarko Txarriduna hotelean, atzo (uztailak 2) arratsaldeko 17:30etan izandako ekitaldian.

 

1706641649434 41 ostalarik euskarari 'Gurean Bai' esan diote

Elgoibarko gizarteko sektore ezberdinetan euskararen erabilera bultzatzeko, 1996an “GUREAN BAI” hitzarmen-proiektua jarri zuten martxan Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak eta Elgoibarko Udalak. Elkarteekin eta merkatariekin jardun dute lanean orain arte eta, aurrerantzean, ostalaritzari ere ekingo diote. “Izan ere, ukaezina da merkataritza sektoreak zer-nolako garrantzia duen herritarren bizitzan” azaldu zuen Amaia Lasagabaster Gurean Bai proiektuko teknikariak.

Ane Zabala (Elgoibarko Izarrako presidentea), Amaia Lasagabaster GB-ko teknikaria eta Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkatea

Erabakiak ostalarien esku 
Hitzarmen proiektua borondatezkoa, doakoa, irekia eta elkarlanean oinarritutakoa da. Nahi duenak parte hartzen du eta borondatez hartzen diren konpromisoetan oinarritzen da, bakoitzaren behar eta ezaugarrietara egokituz. Taberna eta jatetxe bakoitzean euskarak duen egoeratik abiatuta, bakoitzaren neurriko plana diseinatuko dute, euskararen ahozko eta idatzizko erabilera gehitzeko. Erabakiak ostalarien esku egongo dira beti, eta proiektuaren eragileon egitekoa izango da beraiek hartutako konpromisoak betetzeko laguntza osoa eskaintzea.
 
 
 
•  Beraz, GUREAN BAI-Merkataritza hitzarmen-proiektuan parte hartzen duten 151 dendei 41 ostalari gehituko zaizkio:
 ATERPE jatetxea
 IRIONDO taberna
 LERUN jatetxea
 TXARRIDUNA jatetxea
 BELAUSTEGI jatetxea  IRRINTZI taberna  LOJANTZI taberna  TXARRIDUNA hotela
 EGUZKI taberna  ITURRI taberna  MADIGAN´S IRISH PUB garagardotegia  TXIRIBOGA taberna
 EL GAUTXO pizzeria  JAI-ALAI taberna  MALAPE taberna  TXURI BELTZ taberna
 GABI jatetxea  JAIKA jatetxea  MAREN taberna  URKIOLA taberna
 GORBEA jatetxea  KAIA taberna  OLASO jatetxea  USATORRE taberna
 HARZUBI jatetxea  KARTUTXO taberna  ORBEA kafetegia  USOA taberna
 HERRI GAIN erretegia  KING-KONG kafetegia  SAN PEDRO jatetxea  XAGUA taberna
 IBAI ONDO erretegia  LA BODEGA erretegia  THE END taberna  
 ILUNPE taberna  LANBROA taberna  TOLETXE taberna  
 IRATXO rock-kafea  LANDA taberna  TRUK taberna  

•  GUREAN BAI – Ostalaritza hitzarmenaren abiapuntu datuak
Datu orokorren grafikoak (egin klik tauletan handiago ikusteko)

 

Langileen hizkuntz gaitasuna

Errotulo nagusia

 

Gurean Bai - Ostalaritza

Katalogoa (azal-orria)

Katalogoa (barrukaldea)