• Hona hemen Bertsozale Elkarteak, Elgoibarko Udaleko Euskara Batzordearen laguntzaz, prestatu duen eskaintza:
- Uztailak 14, larunbata: Bertso afaria Maialen Lujanbio eta Jon Maiarekin, Aubixa aterpetxean, gaueko 20:30etik aurrera. Prezioa: 10 euro.
- Uztailak 16, astelehena: Bertso-tribial erraldoia eta kantaldia arratsaldeko 17:00etan, Mintxetako igerilekuetan. Gaztetxoek kantu saio bat dinamizatuko dute, Oskar Estanga musikariaren laguntzarekin. Horretarako herritarrei kantuen letren fotokopiak banatuko dizkiete.
- Uztailak 19, osteguna: Bertso bazkaria eta txitxiburduntzia, Fredi Paia eta Oihana Bartrarekin. Bazkalostea girotzeko, trikitilariak ere izango dira. Aubixa aterpetxean, 14:00etan. Prezioa: 12 euro.
- Uztailak 20, ostirala: Bertsolarien eta trikitilarien saio berezia, herriko kaleetan zehar, 18:00etatik aurrera. Barnetegiko partaideak jardungo dute bertsotan, trikitilarien laguntzarekin. Ekintza honen helburua kale giroa jartzea, eta bertsoa herrira zabaltzea izango da.
• Informazio gehiago eta izena emateko
Hortaz, ekitaldi horietan parte hartu nahi dutenek informazio gehiago lor dezakete Udaleko Euskara Sailean (Kultur Etxean goizez). Bertso afari edota bazkarirako izena emateko ere, bertara joan edota 943 744366 telefono zenbakira deitu goizez.