ELA sindikatuak prentsari jakinarazi dionez, Claudio San Martín enpresako langileek, soldaten igoerez aparte, “lan orduen ekiparazioa, aldi baterako baliaezintasunaren osagarria eta aurre erretirorako baldintzen hobetzea barne biltzen dituen enpresako hitzarmena lortzeko, negoziaketak berriro martxan jartzea” eskatzen diote enpresako arduradunei.
ELAk esandakoaren arabera, “hainbat bilera egin ondoren eta enpresarekin akordio batera iristeko ezintasuna ikusirik", enpresako langileek, ELAren babesarekin, mobilizatzea erabaki dute. Horretarako uztailaren 25, 26 eta 27 egunetarako egun osoko greba deialdia egin dute.
Claudio San Martín Elgoibarren (Arriaga industriagunean) dagoen enpresa bat da eta mekanizazio lanetan jarduten dute bertan dauden 22 langileek. Langileek delegatu bakarra dute; ELA sindikatukoa bera.