Ordiziako Feria entzutetsuaren baitan ospatzen da urtero Ordiziako Latxa Ardien Gazta Lehiaketa. Aurten 61 gaztek parte hartu dute eta epaimahaiko kide Joan Mari Arzak sukaldariak adierazitakoaren arabera, “urtetik urtera gazta hobeak aurkezten dituzte gaztagileek, kalitate itzeleko gaztak dastatu ditugu”.
Arratsaldeko 14:00etan eman dute jakitera aurtengo gazta irabazlea. Rosa Salegi eta Jesus Ansola senar-emazteak eta hauen seme Iñaki Ansola igo dira saria jasotzera eta semeak, Iñakik, egin ditu prentsarako lehen adierazpenak, “emozionatuta gaude, gerta dakiguken gauzarik handiena da hau” azaldu du hunkiturik eta pozaren pozez. Ez da gutxiagorako. Ordiaziako Lehiaketa "estropadetan Kontxako bandera irabaztearen parekoa da", Jesus Ansola berak behin esandakoaren arabera eta birritan irabaztea, gutxiren esku dagoen marka da.
∞ Informazio gehiago:
Ikus hemen Iñaki Ansolari elkarrizketa (Berria.info)