Glamourra
Alfonbra gorriaren gainean dago glamourra. Asteburuan konprobatu nuen, Donostiara joan ginenean Zinemaldiko pelikula bat ikustera. Victoria Eugenia antzokira bidean alfonbra gorria zegoen luze zabalduta. Tentazioa ematen zuen hura zapaltzeak eta hantxe abiatu ginen Maria eta biok, erreparorik gabe. Gorri berezia du izarren oinetara jar-tzen den alfonbrak, dirdiragarria, ispilu baten antzera funtzionatzen duena baina, kasu honetan, zure irudia islatu beharrean, gorriak bere indarra igortzen dizu, eta energiaz beteriko pausoak eman ahal dituzu, estropezu egin eta erortzeko beldurrik gabe.
Zinemaldiak alfonbra gorriaz estaltzen ditu hiriko hainbat espaloi. Jatetxeetan aktoreekin egin ahal duzu topo. Beraiengana hurrera zaitezke autografoa sinatzeko eskatuz, argazki bat ateraz edo, besterik gabe, «kaixo, zera... zu aktorea zara, ezta?» galdetuz. Párpados azules bukatu zenean, Ernesto Contreras zuzendariari hurreratu zitzaion emakume bat eta zera esan zion: «Pelikulan agertzen den sexu sekuentzia luze eta pasiorik gabean, nire ezkontza-gaua ikusi dut islatua». Izan ere, alfonbra gorriak horixe dauka, alfonbra magikoek bezala, ausardia ematen duela, edozein hitzi ematen dizkiela hegoak.
Richard Gere berandu iritsi zen, bisera eta txandala jantzita. Itxura arrunta, berez. Baina, alfonbraren dirdirak glamourrez bete zuen haren aurpegia eta irribarre egin zuen une berean, bere oinetara errendituta erori ziren hotelaren atarian zain zituen miresle guztiak. Alfonbra gainean dago glamourra. Ez dago dudarik.