UEK, hirukote rokeroa
Abestea faltan botatzen du Gurrutxagak
Aurreko diskoetan baino soinu "gogorragoak" eta "freskura" gehiago aurkitu daitezkeela Uhinak diskoan azaldu digu Jon Gurrutxagak. "Hiru musikariok batera grabatu genuen diska hau estudioan, ez banan-banan. Emaitza, soinu freskoagoa izan da eta entzuterakoan igarri egiten da". Garate estudioetan grabatu zutela gaineratu digu, "estudio handian grabatu genuen, gainera, kalitate eta bitarteko hoberenak dituenean".
Abeslari moduan aritzea ere faltan botatzen duela aitortu digu elgoibartarrak, "zuzenekoetan koroetan laguntzen dut, baina egia da abestea faltan botatzen dudala, arra hor dago". Hala eta guztiz, bateria jotzen ere gustura ari da. "Nire beste fazeta bat da eta baita lanbidea ere".
- UEK taldea
- Hurrengo kontzertuak
- UEKen abestiak entzuteko (myspace.com)