Proben emaitzak blogetan zinzilikatuta
Euskal Herriko DBHko 1. eta 2. mailako ikasgelei dago zuzenduta. Hilero, parte hartzen duten gelek proba bat gainditu beharko dute, betiere zientziaren eta teknologiaren ingurukoa. Baina beste urteetan ez bezala, gela bakoitzak www.zernola.net atarian bertan sortuko duen blogean zintzilikatu beharko ditu bere proben emaitzak. Gaur egungo Interneteko erabiltzaile aurreratuenen pare jarri nahi ditu, beraz, Elhuyarrek VI. Zernola Olinpiadako parte-hartzaileak, Web 2.0-aren ideiari jarraiki. Horrek erraztu egingo die bai beren probak eta lanak ezagutzera ematea, baita beste taldeekin harremanak izatea ere.
Izena emateko epea irekita badago ere, momentuz 11 ikasgelek eman dute izena eta azpimarratzekoa da, hauetatik 4 ikasgela Elgoibarkoak direla:
- Parte hartzaile elgoibartarrak:
Sariak
Hilero, proba hoberena egin duen ikasgelak sari bat jasoko du.
Olinpiadaren amaieran puntu gehien jaso duten bi ikasgelek bi eguneko txangoa irabaziko dute.
Hirugarren postuan sailkatzen den ikasgelak egun-pasako txangoa izango du.
Berrikuntza gehiago
Bestalde, www.zernola.net atariak, olinpiadaren inguruko nobedadeez gain, beste berrikuntza batzuk aurkeztuko ditu aurten. Lapikoa izeneko sail berri bat izango du, eta, han, zientziaren eta teknologiaren inguruko bitxikeriak, esperimentuak, artikuluak eta abar aurkituko ditu erabiltzaileak. Gainera, astero-astero zientziaren eta teknologiaren inguruko berri bat argitaratuko da.