Greba mugagabean daude 'Claudio San Martin' enpresako langileak

elgoibarren.net 2007ko urr. 11a, 09:45

Urriaren 8tik aurrera mugagabeko greba hasi zuten Elgoibarko Claudio San Martin enpresako langileek.
Hainbat bilera egin ondoren eta enpresarekin akordio batera iristeko ezintasuna ikusirik, enpresako langileek, ELA sindikatuaren babesarekin, mobilizatzea erabaki dute.



ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Claudio San Martín enpresako langileek, "soldaten igoerez aparte, lan orduen ekiparazioa, aldi baterako baliaezintasunaren osagarria eta aurre erretirorako baldintzen hobetzea barnebiltzen dituen enpresako hitzarmena lortzeko, akordio baterako pausuak ematea" eskatzen dute.

"Hainbat bilera egin ondoren eta enpresarekin akordio batera iristeko ezintasuna ikusirik", enpresako langileek, ELAren babesarekin, mobilizatzea erabaki dute. Horretarako uztailaren 25, 26 eta 27 egunetarako egun osoko greba deialdia egin zuten, horren ondoren eta baita beste saiakera batzuen ondoren ere, akordiorik lortu ez dutenez gero, urriaren 8an greba mugagabeari ekin zioten langileek.
 
Zuzendaritzaren bertsioa
Zuzendaritzatik, bestalde, sindikatuekin negoziatzen jarraitzen dutela esan digute. Une honetan langileei egin dieten azken eskaintza onartzen duten ala ez zain daudela jakinarazi digute. 
Enpresaburuen aburuz, "eskaintza eskuzabala" egin diete greban dauden langileei "19 behargin dauzkagu lanean eta hauetatik 13 daude greban. Gipuzkoako Metalaren Hitzarmenak zehazten duena baino soldata altuagoa kobratzen dute egun eta planteatzen diegun igoera ere, 3,7koa guztientzat, hitzarmenean agertzen dena baino gehiago da, berez 2,6koa izan beharko luke-eta".
Gaixotasun bajen inguruko ezin ulertuari dagokionez, "baja hartu eta lehen hiru egunetan soldataren %100 kobratuko dute langileek. Gehienez ere, urtean hiru bider baliatu ahal izango da langilea baja konpentsazio honetaz".

1706641543879 Greba mugagabean daude 'Claudio San Martin' enpresako langileak

Claudio San Martín Elgoibarren (Arriaga industriagunean) dagoen enpresa bat da eta mekanizazio lanetan, arandelak egin eta banatu, jarduten dute bertan. Langileek delegatu bakarra dute; ELA sindikatukoa bera.
 
Lotura duten albisteak: