Urtea amaitu aurretik hasiko dira baranda zaharrak aldatu eta berriak jartzen. “Nolanahi ere, lan hauek egiteko behar izango den denbora, hurrengo urteetako udal-aurrekontuetan, horretarako izendatuko diren diru-sailen menpe egongo da”, Elgoibarko Udaleko Hirigintza Batzordeburu Jon Zubiaurren berbetan.
Oraingoz, jarduera horretarako, “70.000 euroko inbertsioa egingo da, 2007ko ekitaldiko aurrekontuen kontura”.
Ildo horretatik, Elgoibarko Udaleko Zerbitzuen Sailekoek dioten bezala, diru-partida izendatuta dauden lanei dagozkien lehiaketak “urria bukatu baino lehen” deituko dira. Hortaz, barandak berritzeko lana “abenduan bukatu baino lehen has liteke”.

Bi motako barandak
Elgoibarko Udaleko arduradunak bi motako barandak jartzeko asmotan dabiltza.
- Auzo guztietan baranda berdinak jarriko dira.
- Herria zeharkatzen duen N-634 errepidetik ikus daitezkeen barandak “dotoreagoak” izango dira. Barandarik politenak, esaterako, Madalan, Txankakuako zubiaren eta Santa Klara artean dagoen lurpeko pasabidean edo Altzolako zubian jarriko dira.