Zubibai Altzolako auzotarren elkarteak eginiko eskariei kasu eginez, Elgoibarko Udalak itxura berria eman nahi dio Altzolari. Zubibaikoak joan zen legegintzaldian hasi ziren udal ordezkariekin batzartzen, eta datozen hilabeteotan Altzolan egingo dituzten hobekuntza hauetako batzuk dira bilera horien emaitza.
• Altzolara sarbide arriskutsuak:
N-634 errepidetik Altzola auzora egun dauden sarbideen arriskua gutxitzeko asmoz, irtenbide bat topatzeko eskaria egin diote udal ordezkariek Gipuzkoako Foru Aldundiari. Kezka azaltzeaz gainera, Altzolabe baserriaren parean biribilgune bat eta autobus geltokian markesina berri bat jartzeko eskariak luzatu dizkiote Aldundiari. Alfredo Etxeberria alkateak azaldu duenez, “Foru Aldundiaren erantzunaren zain gaude, izan ere, bi sailek; errepideenak eta garraioarenak dituzte konpetentziak gai honetan”.
Zubibaikoek diotenez, “Aldundiak noiz erantzungo duen ez dakigunez, eta okerragoa dena, eskariak aurkeztea onartuak izateko nahikoa berme ez denez gero, bien bitartean, Altzola paretik igarotzean autoei aurreratzea galaraztea proposatu nahi dugu, horretarako dagokien seinaleak jarriz”.
• Zelaia parkea.

Apirilerako Zelaia parkean eraikitzen ari diren etxe berriak amaituta egotea aurreikusten du Udalak, eta honekin batera, eraikuntza lanen ondorioz auzotarrek jasan behar izan dituzten oztopo guztiak. Zelaia parkean egin duten umeentzako jolasleku berria ere ia amaituta dago. Kolunpioak, mahaiak, jarlekuak, komunak etab. izango ditu eta alkatearen berbetan “lehengoa baino handiagoa” izango da.
Zubibaikoak ez daude oso gustura egin dieten jolasleku berriarekin eta halaxe adierazi dute, “eskasa da oso eta beste behin ez dituzte gure aholkuak kontutan hartu. Gainera, datorren urteko apirilera arte ez dutela Zelaia parkea zabalduko esan digute Udalekoek. Segurtasun neurriengatik ez dutela lehenago irekiko azaldu diguten arren, ez dugu ulertzen, ia amaituta baitago parkea eta bertatik oinez ibil daiteke".

• Zubia:
Altzolako zubiko baranda berrituko du Udalak.
• Okupak:
Trenbide azpiko etxe batean okupak sartu direla-eta kezkatuta daude auzotarrak. Dirudienez, ez dira okupa gatazkatsuak. Hortaz, ez ei da erraza izango epaile batek bertatik bidaltzeko agindua berehala ematea. Hilabeteetan luza daiteke. Gainera, etxejabeetako batek ez du denuntziarik jarri eta denuntzia ezinbestekoa da okupak bidaltzera derrigortzeko. Elgoibarko Udalak etxe jabeari salaketa jartzeko eskatu dio okupak bidali ahal izateko. Honez aparte, “Altzolan hutsik dauden etxeetako jabeei oharra bidaliko zaie euren etxeetarako sarrerak gogortzeko, inor ez dadin sartu”. Izan ere, auzotarren beldurra da etxe batetatik botatzen dituztenean besteren batean sartuko direla.
Zubibaikoen esanetan, “okupa batzuk 'Alzola Hotela' egon zen eraikinean sartzen ikusi dituzte eta jabeak jarri du dagokion salaketa. Gainera, ez da okupa multzo finko eta egonkor bat. Gaur bat sartu eta bihar beste bat atera, horrela dabiltza. Egunen batean tartean gaizkileren batzuk sartuko diren beldur gara”.
∞
Lotura duten albisteak:
- Altzola auzorako hobekuntzak eskatzen ditu 'Zubibai' elkarteak (elgoibarren.net 2007-01-25)
- Alkatearekin batzartu dira Altzolako Zubibai elkarteko ordezkariak (elgoibarren.net 2007-02-20)