Herriko berdeguneak zaintzeko ardura duen enpresak 12 hektarearen kargu egin behar zuen orain artean. Aurrerantzean, baina, beste hiru hektarea berdegune gehiago zaindu beharko dituzte bertan lanean aritzen diren 5 lorezainek eta arduradunak. Alfredo Etxeberria alkateak aurreratu duenez, Albitxuriko eta Basarteko berdeguneak ere zaintzen hasiko dira aurrerantzean, “Basarte auzoan eraikitzen ari diren etxeetako lanak amaitu bezain laster, 2008ko erdialdetik aurrera gutxi gorabehera, Udalaren esku geratuko da bertan dauden berdeguneen zaintza”. Ordura arte, etxe eraikitzailearen ardurapean daude berdeguneak.
Ildo beretik, lan karga gehitzearekin batera, lan egiteko modua ere aldatuko dute lorezainek alkatearen berbetan, “gune batzuek gehiegi zaintzen ziren bitartean, beste batzuek apenas ukitzen zirela ohartu gara eta joera horri buelta eman nahi diogu”
Zein dira Udalak zaintzen dituen berdeguneak?
Auzoetako berdeguneak (Idotorbe/San Pedro, Sallobente...), Mintxeta, herri barruko lorategiak (Leku-Eder, bolatokia, Usuako parkea...) eta baita errotondetan dauden lorategiak ere, Udalaren zaintzapean dauden berdeguneetako batzuk dira.