ONCEko kupoitzarrak 7 milioi euro laga ditu bailaran

elgoibarren.net 2007ko urr. 17a, 10:43

Mendaroko Ospitaleko ate aurrean saldu zuen Jose Alberto Neirak, ONCEko saltzaileak, urriaren 12ko kupoitzarreko zenbaki saritua: 83.796.
  • Sari potoloa, 6 milioi euro (1.000 milioi pezeta inguru), 049 seriearen jabeak eskuratu du.
  • Beste 31 lagunek, berriz, 35.000 euro jasoko dituzte.

 
 

Argazkia: DV (Felix Morquecho)

Jose Alberto Neira ermuarrak Mendaroko Ospitaleko ate aurrean saltzen ditu egunero ONCEko kupoiak goizez, eta arratsaldetan, berriz, Ermuan. Ia zazpi urte daramatza kupoiak saltzen, baina joan zen urriaren 12ko eguna ez du erraz ahaztuko, 7.085.000 euro banatu zituen kupoitzarreko zenbaki saritua (83.796) saltzea egokitu baitzitzaion.
Mendaroko Ospitaletik bailarako eta inguruetako jendea pasatzen denez, zaila da saria non, zein herritan, banatua izan den jakitea. Eta horrelakoetan ohi denez, gainera, 6 milioi euro balio dituen kupoiaren jabeak ez du bere burua agertu nahi izan, oraingoz.