• Audioa:
- Entzun hemen: Iban Zubiaurrek eskainitako prentsaurrekoa (iturria: athletic-club.net webgune ofiziala)
• Elkarrizketa:
- Irakurri hemen: Berria egunkariak Iban Zubiaurreri eginiko elkarrizketa osorik (Berria.info)
♦ Jokalari mendaroarrak Berrian esandakotik
entresaka txiki bat:
- "Pozik nago. Halere, kontu handiz ibili behar dut, Valladoliden aurkako partida urrun dago oraindik".
- "Gutxi jokatzen dugunok ez dugu aukera asko izaten gure balioaren berri emateko. Aukera apur horiek ahalik eta ondoen baliatu behar ditugu".
- "Badakit gehiago inplikatu behar dudala defentsako lanean. Azken denboraldi hauetan horretan hobetzen ahalegintzen ari naiz".
- "Azken hiru urteotan gauza askok izan dute eragina nire bizitza profesionalean. Luzaroan egon nintzen jokatu ezinik. Beraz, erritmo barik egon naiz".
- "Lan saioetan %100 eman arren, erritmoa norgehiagoketan hartzen da. Ondo ari naiz entrenatzen. Buru aldetik ere prest nago. Denboraldia luzea da. Espainiako Kopa ere jokatu beharko dugu. Beraz, orain arte bezala jarraituko dut entrenatzen, besteek pentsatzen dutenari kasu handirik egin barik".
- "Orain dela denboraldi bi, Athleticekin fitxatzea erabaki nuenean, argi nuen ez zela erraza izango jokatzea".
- "Egiari zor, ez nuen uste horrenbeste denbora pasatu zenik. Jokatzeko aukerarik ez nuen sasoian buelta gehiago ematen nion. Entrenatzen hasi nintzenetik ahaztu egin dut".
- "Oraindik ez dakit nola amaituko den auzia. Halere, jakin badakit Realari ordaindu beharreko diru kopuruaren arabera eskatuko didatela. Zenbat eta diru kopuru handiagoa ordaindu, exijentzia askoz handiagoa izango da".
- "Ez dizut esango ni izaten naizela gauzen berri azkena jakiten... baina gauza asko nik jakin aurretik agertzen dira hedabideetan. Ez dakit noiz izango dugun epaiaren berri. Oraingoz lasai nago. Presidenteak lasai lan egiteko esan dit".
∞ Lotura duten albisteak:
- Athleticek Iban Zubiaurre aurkeztu du San Mamesen (2006-11-15 elgoibarren.net)
- Iban Zubiaurrek Atheticekin jokatu zuen 17 hilabete geroago (2007-02-13 elgoibarren.net)