Soto Del Realetik Algeciraseko espetxera aldatu dute Fernando Bert

elgoibarren.net 2007ko urr. 19a, 09:26

Elgoibarko Askatasunak jakinarazi duenez, Soto Del Real (Madril) espetxetik Algeciraseko (Cadiz) espetxera leku aldatu dute gaur (urriak 19) Fernando Bert Arretxea preso elgoibartarra. Azken astea Madrilgo espetxeko bakartze moduluan pasa du Bert-ek, espetxeko patioan funtzionario batekin izandako istiluen ondorioz.

Askatasunakoen esanetan, “espetxe zigorra areagotzeko trikimailu bat gehiago besterik ez da honakoa".
Madrilgo espetxeko bakartze moduluetan sartu zuten lehenik, "familiari abisurik eman gabe eta espetxeko patioan funtzionario batekin istiluak izan zituela argudiatuz. Istiluok aitzakiatzat hartuta, Euskal Herritik urrunen dagoen espetxera, 1.100 kilometrora dagoen Algeciraseko Botafuegos espetxera bidali dute orain. Erabaki honekin, presoa bera eta familia egurtzea bilatzen dute. Dispertsioa, hain zuzen, horretarako diseinatu zuten. ETAren tregoa amaitu ondoren, ezker abertzalea ahultzeko hasitako prozesuan, presoak dira egurtzen errazenak”. Presoa berarekin ez, baina familiarekin berba egin dutela adierazi du Askatasunak, eta, "kaltetuta" ei daude espetxe aldaketarekin.

Lotura duten albisteak: