Praga bisitatzeko gomendioak irabazi du 'Gomendatzen dizut!' lehiaketa

elgoibarren.net 2007ko urr. 19a, 13:22

'Gomendatzen dizut, merezi du!' lehiaketako irabazleak atera dira. Elgoibarko Gazte Informazio Bulegoak ere egin du bere zozketa eta Jon Gurrutxaga aukeratu dute irabazle. Praga (Txekia), hiria gomendatu zuen Gurrutxagak. 12-17 urte bitarteko kategoriako irabazle, berriz, Amaia Vegas izan da.

'Gomendatzen dizut!' sariketaren aurtengo deialdia bukatuta, jasotako gomendioen gaineko datuen balantzea egin dute gazte bulegoek. Aurtengo edizioan Gipuzkoako bederatzi bulegok hartu dute parte, tartean Elgoibarko Gazte Informazio Bulegoak.