Urruzunon 196 etxebizitza egiteko lanak berehala hasiko dira

elgoibarren.net 2007ko urr. 22a, 14:02

Aurki hasiko dira Urruzuno inguruan altxatuko dituzten 196 etxebizitza berriak eraikitzeko lanak. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailek dagoeneko eman diete oniritzia hirigintzako jarduera hauei.
  • 124 etxebizitza sustapen askekoak izango dira.
  • 72 etxebizitza babes ofizialekoak (alokairuan).

 
 
Herriaren behealdean aldaketa garrantzitsuak egingo dira datozen urteotan. Honatx nagusienak:
        1) 196 Etxebizitza berri eraikiko dira:
  • 124 etxebizitza sustapen askekoak.
  • 72 etxebizitza babes ofizialekoak (alokairuan*)

*Babes ofizialekoak, 15 urterako esleituko dira eta alokairuan emango dira, Kutxaren Gizarte Ekintzak martxan jarri duen sustapen modu berriaren arabera. Epe hori igaro eta gero, "etxebizitzak hustu, konpondu eta salgai jarriko dira” azaldu du Alfredo Etxeberria alkateak.
Iñigez Karkizano kalearen ezkerraldean dagoen maldan eraikiko dira.

       2) Oinezkoentzako pasabidea:
Trenbide azpian, oinezkoentzako pasabide bat egingo da, Toletxe ingurua eta Gabriel Krutzelaegi kalea lotzeko. Hain zuzen ere, haurrentzako asialdirako ekipamenduak, duela gutxi inauguratutako Gaztelekua eta ludoteka, dauden tokiaren parean. Lanok ere Urruzunoko etxebizitzak eraiki eta gero egingo dira.

       3) Parke berria:
Meliton eta Karkizaoko tunelaren artean dauden lursailetan egingo da. San Pedroko etxeen atzean egingo da, trenbidearen beste aldean. Parkea egiteko lanak “ez dira Urruzunoko etxeak amaitu arte hasiko".

 

Epeak:
Zehaztu ez badira ere, bata bestearen ondoren egiteko asmoa dagoela adierazi du Alfredo Etxeberria alkateak, “guztiak ere legealdi honen barruan”. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailek dagoeneko eman diete oniritzia hirigintzako jarduera hauei. Beraz, “denbora gutxi barru hasiko dira lurra erasteko lanekin” azaldu dute udal arduradunek.

Lotura duten albisteak: