www.elgoibarren.net: urtebete egin dugu

elgoibarren.net 2007ko urr. 22a, 19:09

Elgoibarko orainkaria izateko espirituarekin jaio zen 2006ko urriaren 23an www.elgoibarren.net. Gaur, urriak 23, urtea egin dugu eta bigarrenaren bila goaz. (Bideo-bertsoak eta urteko datuak ditu)

 
 
 
  
♥     ESKAINITAKO BERTSOAK (Bideoa)
Elgoibarko bertsolari gazte bik, Mikel Olaizolak eta Ane Belzak, hiru bertso oparitu dizkigute elgoibarren.net-en lehen urtebetetzean. Guk, bideoan grabatu ditugu bertsoak, eta zuoi eskaini, ia gustuko dituzuen. Mila esker artista bioi, Mikeli eta Aneri, agertutako prestutasunagatik.
{google}4484099548048743269{/google}
 
Lehen urteko datuak
2006ko urriaren 23an, hasi zuen ibilbidea elgoibarren.net orainkariak. Lehen urtea gaur (urriak 23) bete dugu, hortaz, eta horrelakoetan gertatzen den moduan, laburpenak egiteko eta ondorioak ateratzeko ordua ailegatu da. Hona hemen lehen urteak laga diguna.
 
 Datu orokorrak:
 •Bisitari kopurua:  117.157
 •Ikusitako orrialde kopurua:  305.978
 •Ikusitako orrialde kopurua/bisitako:  2,61
 •Webgunean egindako denbora:  2:56
 •Egindako komentario kopurua:  3.375
 •Eman ditugun notizia kopurua:  490
 •Harpidedun kopurua:  203
 •Erregistratu kopurua:  102
 Gehien ikusi diren albisteak
 
Datu gehiago...
 

Bisita kopurua hilabeteka

elgoibarren.net-era heltzeko bideak

 

 
Bisita gehien jaso ditugun 10 herrialdeak: (*Munduko 82 herrialdetatik jaso ditugu bisitak)
 
Espainia  114.703
Ameriketako Estatu Batuak
 580
Alemania
 333
Erresuma Batua
 217
Frantzia
 203
Mexiko
 106
Finlandia
 92
Italia
 87
Danimarka
 60
Polonia
 55
 
 

 

Webgunera sartzeko bisitariek gehien erabili dituzten gako-hitzak:
 

elgoibarren
20.143 bisita (%44,5)
elgoibarren.net
6.113 bisita (%13,5)
www.elgoibarren.net
1.448 (%3,2)
Kuadrillategi
597 (%1,3)
elgoibarko ikastola
566 (%1,2)
barren 
350
gurean bai 
334
makazaga barren
323
markel bergara 
317
elgoibar ikastola
301

 

 
ETA BIGARREN URTEAN, ZER?

Estreinako urtean egin duguna hobetzea eta proiektua asentatzea izango
da bigarren urterako helburu nagusia. Oker daukaguna konpondu eta
kalitatean gora egitea da gure nahia. Lehendik daukaguna hobetu eta
finkatu nahi dugu atal berriei ekin aurretik.

Hala ere, badauzkagu nobedade batzuk bigarren urterako. Atal eta
zerbitzu berriak prestatu nahi ditugu eta, besteak beste, hauek dira
martxan jarri nahi ditugunak:

•Blogak: modan daude, eta guk ere gure blog komunitatea osatu nahi dugu,
poliki-poliki, hala nahi duten herritarrekin. Bakoitzak nahi duenean eta
nahi duenaz idatziko du, eta besteok horiek diotena irakurtzeko aukera
izango dugu; eta esaten dutenaren gainean iritzia emateko aukera ere bai.

•Elkarrizketak: lehen urtean, batez ere, notiziak eman ditugu. Bigarren
urtean elkarrizketak sartzea da gure desioa; elkarrizketa sakonak eta
luzeak, paperean kabitzen ez direnak. Printzipioz, hilero elkarrizketa
bat eskaintzea da gure asmoa, baina bideak erakutsiko digu zein
maiztasun izango dugun atal honetan.

•Astelehenero: astelehen goizetan asteburuetan gure herrian izaten den
kirol mugimenduaren errepasoa eskaini nahi dugu. Emaitzak, erretratuak,
elkarrizketak, adierazpenak, ...

•Iritzi-gela: herritar eta irakurleon iritzi-gela izango da. Gela
honetan, besteak beste, gutunak, iritzi artikuluak, irakurleen kexak eta
txaloak, eta bestelakoak sartuko ditugu.

•Haur eta gazteak: oraindik ideia berde samar badaukagu ere, haur eta
gazteekin zerbait egin nahi dugu 2008ko udan hasita.