Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo du Andikano eta Maltzaga arteko 3 kilometroko bide gorria, baina Alfredo Etxeberria alkateak jakinarazi duenez , uste baino beranduago hasiko dira lanekin, “urtea amaitu baino lehen nahi zuten proiektua lizitaziora ateratzea, baina datorren urteko apirilera arte atzeratu behar izan dute”.
Lau hilabete lanak egiteko
Behin lanekin hasitakoan, lau hilabeteko epean amaituta egon beharko du bide gorriak. Hortaz, gauzak ondo bidean, datorren urtean gozatu ahal izango dute herritarrek bide gorriaz.
- Bide gorriaren luzera: 3 kilometro.
- Bide gorriaren zabalera: 3 metro.
- Aurrekontua: 1.700.000 euro
∞ Lotura duten albisteak:
- Bide gorria egingo dute Andikano eta Maltzaga artean 2007an (2006-11-14 elgoibarren.net)