Liburuak kalera atera dituzte Liburutegien Nazioarteko Egunaren ospakizunetan

elgoibarren.net 2007ko urr. 24a, 12:52

Urriak 24, Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzen dihardute gaur mundu osoan. Elgoibarko Udal Liburutegiak ere ospakizunean parte hartu nahi izan du, eta hainbat ekintza antolatu ditu. Goizean, liburuak kalera atera eta liburutegiko zerbitzuen berri eman diete herritarrei. Arratsaldean gaztetxoenen txanda izango da.

 
Urriak 24, Liburutegien Nazioarteko Eguna (Gaurko ekintzak):
  • 1706641536725 Liburuak kalera atera dituzte Liburutegien Nazioarteko Egunaren ospakizunetan

    10:00
    etatik aurrera, kalera atera dira Udal Liburutegiko arduradunak eta Nafarroa Plazan jarri dute liburu eta diskoz betetako mahaia.
  • 17:00etan eta 17:30ean bi saio eskainiko ditu Miriam Mendoza ipuin kontalariak liburutegian.
*Astean zehar, berriz, Udal Liburutegira hurbiltzen diren bazkideek antzerkia ikustera joateko 4 sarreren (2 umeentzat eta 2 helduentzat) zozketan parte hartzeko aukera izango dute.

DATUAK: (Elgoibarko Udal Liburutegia)

1706641536758 Liburuak kalera atera dituzte Liburutegien Nazioarteko Egunaren ospakizunetan

•  Bazkideak
: 3.286
       Helduak: 2.198
       Haurrak: 1.088
•  Liburu kopurua: 24.672
       Helduentzako liburuak: 14.311
       Haurrentzako liburuak: 6.995
•  DVDak: 630
•  CDak: 173
•  Liburuen mailegu kopurua hileko: 1.800
 
 
∞    Lotura duten albisteak:
  • Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak Irakurri 2007 Kanpaina (pdf) abian jarriko du Euskadiko herri liburutegiak adin guztietako herritarrei hurbiltzeko asmoz.
Liburua ageri duen erretratua, argazki digitalaren lehiaketa
Erkidego osoan DBH egiten ari diren 12 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzendutako argazki digitalaren lehiaketa bat da. Gaia "Liburua ageri duen erretratua" izango da. Parte hartu nahi dutenek egindako argazkiak Udal liburutegian aurkeztu beharko dituzte azaroak 15a baino lehen (Lanak CD batean aurkeztuko dira nahitaez). Irabazleek, sari bikainak jasoko dituzte, eta argazkiok, erakusketa birtual batean ikusi ahal izango dira; baita argitaratuko den katalogo batean ere.