Harrobiak egin dio huts Pedruskori, alegia, futbola lagatzen joan diren jokalariei erreleboa emateko jokalari gazteen faltak. Iaz ere taldea ez osatzeko tenorean izan ziren jende faltagatik, baina azken orduan jokalariak eta entrenatzailea bilatu eta talde dezentea osatzea lortu zuten.
Taldearen sorreratik presidente karguan jardun duen Jose Mari Oruesagastik azaldu ditu taldea desegiteko arrazoi nagusiak: “sei jokalari bakarrik zeuden aurten jarraitzeko moduan eta honela ezinezkoa da taldea osatzea”. Hiru jokalari C.D. Elgoibar erregionaleko taldera joan dira eta gainontzeko hirurak Soraluze, Lagun Onak eta Eibartarrak taldeetara.
10 urteko ibilbideari agur
Orain dela 10 urte, 1996. urtean, sortu zuen Pedrusco Sigma auzoko lagun talde futbol zale batek. Bigarren erregional mailan jokatzen hasi ziren arren, berehala, 98-99 denboraldian, lortu zuten lehendabiziko erregional mailara igotzea. Hona 10 urtek laga duten azpimarragarriena:
- Jokalariak: 100 jokalari pasai garo dira taldetik
- Taldeko pitxitxia: Carlos Conde
- Jokalari beteranoena: Antonio Gomez (10 urteak egin ditut aldean). Ondoren, Arkaitz Leiaristi eta David Conde.
- Entrenatzaileak: 5. Intxausti, Moskote, Ronkina, Santiago eta Santamaria.
- Bazkideak: 500 bazkidetik gora izatera ailegatu da.
∞ Informazio gehiago:
Hain justu, apirilean BARREN astekariko 609. alean (pdf) erreportaje nagusia eta portada eskaini genion Pedrusko taldeari, 10 urte bete zituela-eta.