Jardunaldiaren Helburua
Jardunaldiaren helburua da sektorearen inguruan diharduten enpresei hurbildu eta ezagutarazi euskaraz garatutako praktika onak, zerbitzuak, makinak eta tresnak; egun merkatuak eskaintzen dituen aukerak ezagutu ditzaten.
Omenaldia:
Euskara plana abiatu zuten enpresei (Arlan, CAF, Elay, Ikrlan, Ineko, Lurgintza eta Miba) esker ona adierazteko omenaldi txikia egin da mintegiaren hasieran.
Hitzaldiak bideoan ikusteko
IMHko arduradunek jakinarazi dutenez, hitzaldi guztiak bideoan grabatzeko asmoa daukate eta astebete inguru barru bideoak IMHren webgunera igotzeko asmoa dute. Abisatuko zaituztegu bideoak ikusteko prest daudenean.
- Hitzaldiak eskainiko dituzten hizlariak eta landuko dituzten gaiak ezagutzeko egin klik hemen: egitaraua (pdf)
∞ Lotura duten albisteak:
- Danobat, Kondia eta Etxepe enpresak omendu dituzte IMHk antolatutako Mintegian (2006-10-26 elgoibarren.net)