'Sut&blai' telebista saioan agertuko dira herriko gazteak

elgoibarren.net 2007ko urr. 25a, 19:29

ETB1eko Sut&blai saiokok Elgoibarren izan dira Kuadrillategi egitasmoan parte hartzen ari diren gazte elgoibartarrak grabatzen. Barixakuetan emititzen da gazteei zuzenduriko saioa, 17:25etik aurrera. Alabaina, oraindik ez dakite, noiz emitituko duten elgoibartarrekin grabatu duten saioa.

 
Elgoibarko hainbat txokotan grabatu dituzte Sut&blai-koek herriko gazteak: Madalako parkean, Nafarroa plazan, Gaztelekuan eta Mintxetan ere ibili dira.
ARGAZKIAK:

1706641535545 'Sut&blai' telebista saioan agertuko dira herriko gazteak

1706641535578 'Sut&blai' telebista saioan agertuko dira herriko gazteak

1706641535615 'Sut&blai' telebista saioan agertuko dira herriko gazteak

1706641535648 'Sut&blai' telebista saioan agertuko dira herriko gazteak

1706641535685 'Sut&blai' telebista saioan agertuko dira herriko gazteak

 
 
 
Zer da KUADRILLATEGI egitasmoa?

Bigarren urtea da Elgoibarko Izarrak, Udalarekin elkarlanean, Kuadrillategi egitasmoa martxan jarriko duena.

Proiektu hau joan zen ikasturtean jarri zen martxan Elgoibarren estreinakoz. Baina, urte batzuk daramatza martxan Euskal Herriko hainbat udalerritan. Egitasmoaren helburua, gazte koadriletan euskararen erabilera suspertzea da. Erdaraz egiteko ohitura duten lagunarteek euskaraz egiteko ohitura finkatzea, hizkuntzazko ohituraren aldaketa emanez.

12 – 14 urte bitarteko gazte koadrilei ematen zaie aukera egitasmoan parte hartzeko. Eta astean 2 ordutan eskaintzen zaien aisialdiaren truke, elkarrekin euskara hutsez hitz egin beharko dute egitasmoko orduetan. 2 ordutako aisialdi eskaintza finko horrez gain, ekintza bereziak ere antolatzen dira. Hala nola, ikastaroak, asteburuko irteerak, tailerrak, etab. Egitasmoa urrian hasi eta ekainera bitartean burutuko da.
  • Informazio gehiago nahi izan ezkero deitu Elgoibarko Izarrara: 943 74 16 26
  • Bidali e-mail bat nerea@elgoibarkoizarra.com helbidera.