“Lur jota” daude Garate ahizpak, Garate Jantzidendako jabeak, “golpe oso gogorra izan da, min handia egin digu lapurreta honek. Zer egin ez dakizula geratzen zaizu gorputza” azaldu digu Aintzane Garatek.
Ez da gutxiagorako. Inbentarioa egiteke daukaten arren, beste gauza batzuen artean, emakumeentzako 200 praka inguru lapurtu dizkietela uste dute, alegia, bazekiten zer nahi zuten eta zuzen-zuzen joan ziren bilatzen zuten haren bila.
“Genero ona, garestia, harrapatu dute, emakumezkoen prakak, batez ere, baina baita bestelako arropak ere. Zorionez ez zuten denborarik eduki biltegi hondoraino ailegatzeko, bertan baitaude gizonezkoen arropak”.
Zumaiako dendan ere lapurreta saiakera
Kontua da, okerragoa izan zitekeela, gau berean Garatek Zumaian duen denda bizkian sartzen saiatu baitziren lapurrak, ziurrenik, Elgoibarren lapurtu zuten berberak. Zumaian zaratak entzun zituen bizilagun batek uxatu zituen gaizkileak. Besterik ezean, Zumaiatik bertatik ekarri behar izan dute Elgoibarko denda osatzeko generoa.
Inork ez zuen ezer entzun
Harrigarria badirudi ere inork ez zuen zaratarik entzun, nahiz eta lapurrek 12 milimetroko segurtasun beira zulatu behar izan zuten, pertsona bat bertatik sartzerainoko tamainan. Behin barruan, tirita xume batekin baliogabetu zuten mugimenduarekin martxan jartzen den sentsoredun alarma. Garatekoek uste dutenez, “Plaza Txikian izango zuten zain generoa garraiatzeko furgoneta”.
Jokabide susmagarria
Ikusiak ikusita, eguaztenean dendan sartu ziren bi bezeroren jokabide susmagarriaz akordatu dira Garate ahizpak. Aintzanek azaldu digunez, “frantses azentuko bi gizonezko sartu ziren dendan, beltzarana bata eta ile horia bestea, biak oso ondo jantzita, trajez. Batak prakak probatzen zituen bitartean, besteak sartu irten asko egin zituen dendatik, ingurua aztertzen ibiliko balitz moduan. Ez zuten ezer erosi. Susmagarria iruditu zitzaigun".

Dendariak larrituta
Dirudienez herriko beste zenbait dendatan ere ibili ziren bi gizaseme hauek. Goiara lurrindegiko jabeari ere susmagarriak iruditu zitzaizkion bi pertsona hauen ibilerak. Gainera, "Eibarko lurrindegi batean modu berean egin zuten lapurreta joan zen zapatuan" azaldu digu. “Gauzak dauden moduan, pena da hala esan beharra, baina denak dira susmagarriak guretzat”.

Iritzi berdinekoa da erdialdean negozioa duen beste elgoibartar bat ere, “arazo larria bihurtzen ari da lapurretena. Gainera, zenbat eta lapurreta gehiago egin, aseguru-etxeek ere tarifak igo egiten dituzte”. Bere ustez, “fitxatuta dauden lapurren argazkiak eman beharko lizkieke poliziak dendariei. Nortaz susmatu behar dugun jakin dezagun bada ere”.
∞ Lotura duten albisteak:
- 7 lapurreta egin zituen ustezko lapurra atxilotu zuen Ertzaintzak (2007-09-12 elgoibarren.net)
- Bi lapurreta Elgoibarren (2007-02-15elgoibarren.net)
- Atxilotu dute txinatarren dendan lapurtu zuen ustezko lapurra (2007-06-06elgoibarren.net)
- Lapurreta egin dute San Bartolome parrokian (2007-06-05 elgoibarren.net)
- Butano bonbona bat erabiliz lapurtu dute Azku Argazkiak dendan (2007-01-03 elgoibarren.net)