Perretxikoak umeengana hurbildu ditu 'Karakate'ren erakusketak

elgoibarren.net 2007ko aza. 5a, 17:45

Urtero legez, perretxiko lehiaketa antolatu beharrean, helburu didaktikoak dituen perretxiko erakusketa antolatu du aurten, estreinakoz, Karakate Mikologi Elkarteak. Atzo (azaroak 4) egin zuten erakusketa, eta gaur, herriko ikastetxeetako umeei bisita gidatuak eskaini dizkiete Karakateko perretxiku adituek. (bideoa dauka)

 
BIDEOA:
Jose Agustin Olasolo Laukok eta Ignacio Mugerza Rusok eman zizkieten azalpenak umeei. {google}8621433002556557241{/google}
172 perretxiko espezie (gehienez 3 ale espezie bakoitzetik) batu dituzte Karakate Mikologi Elkarteko kideek inguruko basoetan erakusketa hau antolatu ahal izateko. Ondoren, Aranzadi Zientzi Elkarteko mikologia adituen laguntzaz izendatu eta sailkatu dituzte.
Herritarrek atzo (azaroak 4) izan zuten erakusketa bertatik bertara ezagutzeko aukera, eta gaur, herriko gaztetxoen txanda izan da. Goizean ume mordoa pasa da Kultur Etxeko sototik.
Guztira 300 lagunetik gora pasa zen erakusketatik domekan.

Basoak eta perretxikoak babestearren perretxiko lehiaketarik gehiago ez egitea erabaki zuen Karakate Mikologi Elkarteak. Aurrerantzean, erakusketen bitartez saiatuko dira perretxikoen inguruko zaletasuna zabaltzen.
 
Lotura duten albisteak:
 
ARGAZKIAK:

1706641526993 Perretxikoak umeengana hurbildu ditu 'Karakate'ren erakusketak

1706641527033 Perretxikoak umeengana hurbildu ditu 'Karakate'ren erakusketak

1706641527068 Perretxikoak umeengana hurbildu ditu 'Karakate'ren erakusketak

1706641527110 Perretxikoak umeengana hurbildu ditu 'Karakate'ren erakusketak

1706641527145 Perretxikoak umeengana hurbildu ditu 'Karakate'ren erakusketak