Urasandi auzoko goialdean dago ‘Tontodromoa’. Hasiera baten, auzotarrak pasieran ibiltzeko gune bezala sortu zen arren, aparkalekuak egin ziren bertan, 43 aparkaleku plaza, hain zuzen ere, auzoko aparkaleku arazoei irtenbidea emateko helburuarekin.
Orain, berriz margotuko dira aparkalekuak eta antolamendu berriari esker 18 plaza gehiago izango dituzte auzotarrek kotxea aparkatzeko.
• Trafikoa arintzeko hartutako neurriak:
Urasandi auzoko aparkaleku eta trafiko arazoak arintzeko hainbat neurri hartzen ari da Elgoibarko Udala.
Urasandi auzoko aparkaleku eta trafiko arazoak arintzeko hainbat neurri hartzen ari da Elgoibarko Udala.
- Piboteak: espaloi gainean kotxerik ez gehiago aparkatzeko eta zebrabideak babesteko asmoarekin jarri dira piboteak.
- Zamalanetarako gunea: handitu egin da Urasandiko tabernen eta denden inguruan dagoen zamalanetarako tokia.
• ARGAZKIAK: