Ezagutzen al du inork suge hau zer espezietakoa den?

elgoibarren.net 2007ko aza. 6a, 14:12

Herritar batek ekarri digu erredakziora argazkian ikus dezakezuen sugea. Ibaiertzean aurkitu zuen Herriko Antzokiaren atzealdean, orain astebete. Berarekin zer egin ez dakiela dabil, eta gainera, zer espezietakoa den jakitea gustatuko litzaioke, hemen ingurukoa ez dela uste baitu.


1706641515928 Ezagutzen al du inork suge hau zer espezietakoa den?

Sugea ekarri digun elgoibartarrak (nahiago izan du izenik ez ematea) bere lagun batek topatu zuela sugea azaldu digu. Deba ibaiaren ertz batean aurkitu zuen, zehazki, Herriko Antzokia dagoen parean, 40-50 cm neurtzen dituen sugea.
Sugeez gehiegi ulertzen ez badu ere, atentzioa deitu zion hasieratik. “Ez da paraje hauetan ikustera ohituta gauden sugandilen modukoa, edo niri behintzat hala iruditu zait. Espezie arrotz batekoa dirudi. Bibora txiki bat izan zitekeela ere pentsatu nuen, baina ziur ez dakit, ez baitakit kontu hauetaz”.
Hortaz, zer espezietakoa den jakitea gustatuko litzaioke, kuriositatea asetzearren batetik, eta zer jaten duen jakin ahal izateko ere bai, bestetik, “euliekin elikatzen saiatu naizen arren, oraingoz ez die kasu handiegirik egin”. 
Sugea ARGAZKITAN:

1706641515968 Ezagutzen al du inork suge hau zer espezietakoa den?

1706641516003 Ezagutzen al du inork suge hau zer espezietakoa den?

1706641516032 Ezagutzen al du inork suge hau zer espezietakoa den?

1706641516073 Ezagutzen al du inork suge hau zer espezietakoa den?

 
 
Iguana eta dordokak ere azaldu izan dira
Jakin ahal izan dugunez, honakoa ez da Deba ibaian (Elgoibar parean) sugeak edo narrastiak agertzen diren estreinako aldia. Gai hauetan aditua den elgoibartar batek dortokak, iguanak eta espezie bitxietako sugeak ere agertu izan direla azaldu digu. Gehienetan, jendeak maskota gisa erosten dituen animaliak izaten dira; ihes egin dutenak, edo okerragoa dena, jabeek uste eta desio baino gehiago hazi direnean, naturan aske laga dituztenak. Azken hau, noski, oso kaltegarria da bertako espezien biziraupenerako.