• 43. Behobia-Donostia herri lasterketa (datuak)
- Parte-hartzaileak: 14.536
- Gipuzkoarrak: 5.930
- Elgoibartarrak: 105 (hauetatik 12 neskak)
-
Mendaroarrak: 11 (denak gizonezkoak)
• Autobusa:
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak autobusa jarri du Behobia-Donostia lasterketan parte hartu behar dutenentzat.
Hasiera batetan 26 jesarlekuko autobusa jarrita zeukaten, baina autobusa bete denez, 55 jarlekutako autobusa jartzea erabaki du Udal Kirol Patronatuak. Beraz, nahi dutenek, oraindik izena eman dezakete Olaizaga kiroldegian (943 74 44 15).
Hasiera batetan 26 jesarlekuko autobusa jarrita zeukaten, baina autobusa bete denez, 55 jarlekutako autobusa jartzea erabaki du Udal Kirol Patronatuak. Beraz, nahi dutenek, oraindik izena eman dezakete Olaizaga kiroldegian (943 74 44 15).
Prezioa:
- 12 euro (abonatuek)
- 15 euro
• Mendaroarrek Agustin Berazaluze omenduko dute
Agustin Berazaluze mendaroarra Behobia-Donostiako klasikoetako bat zen, 24 bider parte hartu baitzuen maratoi erdi entzutetsuan. Aurtengo ediziorako ere aspalditik zeukan izena emanda, tamalez, baina, Piriniotan izandako zorigaiztoko istripuan laga zuen bizia joan zen uztailaren 23an.
Behobian parte hartuko duten mendaroarrek Agustin gogoan eduki nahi izan dute, eta haren omenez, kamiseta bereziak eramango dituzte soinean hark horrenbeste maite zuen proban. Guztira 18 kamiseta atera dituzte “Behobia-Donostia 24 aldiz Austin. Mendaroarrak zuri jarraituz!” lemarekin. Zenbait debarrek ere jantziko dituzte kamisetok, azken urteetan bertan bizi baitzen Agustin Berazaluze.
∞ Ikus hemen: BARREN astekariko 548 alean (2005ean) Agustin Berasaluzeri egin genion elkarrizketa (pdf)
∞
Lotura duten albisteak:
- Urtetik urtera festa zabalduz doa (berria.info)
- 85 elgoibartarrek parte hartu dute Behobian (2006-11-13 elgoibarren.net)
- Juan Mugerza elgoibartar ospetsuak irabazi zuen lehen edizioa 1919an, 1h 17min. 50 s denborarekin (Behobia-Donostia webgune ofiziala)