Aurrekontu partehartzaileagoak nahi ditu Ezker Batua-Aralar koalizioak

elgoibarren.net 2007ko aza. 7a, 14:03

Inbertsioen ataleko portzentaje baten erabilera, foro parte hartzaile baten bitartez, herritarrek erabakitzea. Honatx, Ezker Batua-Aralar koalizioaren proposamena, Udal aurrekontuen eraketa partehartzaileagoa izan dadin. Alegia, herritarrek izango lukete azken berba; zer berritu, aldatu edo eraiki behar den Elgoibarren erabakitzeko. (Prentsaurrekoaren audioa dauka)


  • Udaleko gobernu batzordean aurkeztu du koalizioak aurrekontu partehartzaileak bultzatzeko proposamena.
  • Proposamenaren lehenengo zirriborroa Eusko Jaurlaritzako Herri Partaidetza Sailaren laguntzarekin egin dute, eta otsailera arteko epea eman diete gainontzeko alderdi politikoei ekarpenak egin ahal izateko.
  • Plangintza honen arabera, inbertsioen ataleko portzentaje (oraindik zehazteke dagoen portzentaia) baten erabilera herritarrek erabakiko lukete. Hau da, foro partehartzaileetaz baliatuz, herritarrek izango lukete Elgoibarren zer berritu, aldatu edo eraiki behar den erabakitzeko aukera.
  • Unai Zulaika Ezker Batuako zinegotziak azaldu zuenez, “honelako planek herria hobetzeko balio dute”.


Ordenantzetan EB-Aralarren 4 eskaera onartu dituzte
Bestalde, EB Berdeak-Aralarrek ordenantzetan eginiko sei eskaeretatik lau onartu dizkietela eman zuen jakitera prentsaurrekoan: “azken urteetan zerbait onartzen diguten lehenengo aldia da eta zentzu horretan pozik gaude”, azaldu zuen Unai Zulaikak. Honako hauek dira onartuak izan diren eskaerak:
  1. Familia anitzei kontribuzioan gainsariak eskaini eta deskontuak egitea. Horretarako errolda egin beharko da lehendabizi, eta datuak egiaztatu eta laguntzak eman gero.
  2. Bizigune programan parte hartzen ari diren etxebizitzen jabeei kontribuzioan deskontuak egitea.
  3. Energia berritzaileak erabiltzen dituztenei diru-laguntzak ematea.
  4. Bi milioi eurotik gorako irabaziak dituzten enpresei, zerga KPIa (kontsumo-prezioen indize) baino gehiago igotzea. 
Bestalde, EB Berdeak/Aralarek aurkeztu zituen beste bi eskaerak, etxebizitzen fatxada eta teilatuak konpontzeko laguntzak emateko eskaerak, Foru Aldunditik bideratuko dituzte eta laster jarriko dituzte martxan, Udaletik jakinezari dietenez.
 
ENTZUN prentsaurrekoa:
{google} 1696757732093405527{/google}