Zazpi urteko kartzela zigorra droga trafikatzaile elgoibartarrarentzat

elgoibarren.net 2007ko aza. 8a, 10:05

Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak 7 urteko kartzela zigorra betetzera kondenatu du U.J.E., droga trafikatzaile elgoibartarra. 2006ko apirilean atxilotu zuen Ertzaintzak 28 urteko droga trafikatzailea, bost kilo anfetamina, haxix kilo bat, MDMA konprimituak eta kokaina gramo batzuen jabe zela.

 


1706641509905 Zazpi urteko kartzela zigorra droga trafikatzaile elgoibartarrarentzat

2006. urteko apirilean atxilotu zuen Ertzaintzak U.J.E, bere autoan, poltsa batean, 5 kilotik gora anfetamina pilula zeramatzala. Atxiloketaren ostean, bere etxebizitza eta garajea miatu zuten Ertzaintzako agenteek.
Hainbat gauza atzeman zizkion Ertzaintzak:
  • Droga manipulatzeko hainbat tramankulu (nahasgailu industrial bat, droga ebakitzeko substantzia, hiru doitasun balantza).
  • 9.280 euro.
  • Droga kopuru txikia zuten 12 poltsatxo (MDMA eta kokaina).
  • Bere izenean zeuden Seat Ibiza eta Citroen ZX autoak ere konfiskatu zizkioten.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi zuenez, Azkoitia eta Azpeitia inguruan saltzen zuen droga trafikatzaile elgoibartarrak. 2006tik atxilotuta zegoen eta Gipuzkoako Auzitegiko epaileak 7 urteko kartzela zigorra ezarri dio orain.