Duela 13 urte zabaldu zuen estreinakoz Parrokiko Misio Taldeak Bidezko Merkataritzako denda bat Elgoibarren. Kokaleku ezberdinak izan ditu denbora tarte honetan eta azken 3 urteetan Merkatu Plazan kokatu dute, Udalak lagatako lokalari esker.
Zer da bidezko merkataritza?
Bidezko merkataritza ohiko merkataritzaren alternatiba da. Azken horretan irizpide ekonomikoak baino ez dira aintzat hartzen; bidezko merkataritzaren arabera, horiek ez ezik, balore etikoak ere kontuan hartzen dira, alderdi sozialak eta ekologikoak barne. Bidezko Merkataritza dendaren helburua, erosleari garapen bideko herrialdeetako oinarrizko produktuak, bere benetako prezioan, eskaintzea da. “Bidezko merkataritzako produktuak erosiz herrialde aberatsen eta pobreen arteko desberdintasunak murrizten baitira” azaltzen dute Misio Taldekoek.
Ezaugarriak

- Bitartekariak ahalik eta gutxien izaten saiatzen gara.
- Ekoizle txikiek “gainprezioa edo bidezko prezioa” jasotzen dute, eta horrek bizitza baldintzak hobetzeko aukera ematen die.
- Ekoizleek aurretiko finantziazioa jasotzeko eskubidea dute.
- Harremanak epe luzera begira ezartzen dira. Horrek aukera ematen du trebakuntza, alfabetatze, osasun eta hezkuntza programak finantzatzeko. Segurtasuna ematen zaie, makinetan inbertsioak egiteko.
- Aholkularitza teknikoa eta enpresa aholkularitza eskaintzen da, enpresen bideragarritasunari buruz.
∞ Informazio gehiago:
- Nazioartekio lankidetza, Bidezko Merkataritza (caritas)
- Bidezko merkataritza: herrien arteko berdintasuna bultzatzeko ekimena (revista.consumer.es)
• Noiz egongo da irekita denda?
Azaroak: 8,9,10,29 eta 30.
Abendua: 1,13,14,15,20,21,22,27,28 eta 29
Urtarrila: 3,4 eta 5
Otsaila: 7,8 eta 9
Martxoa: 6,7 eta 8
Apirila: 10,11 eta 12
Maiatza: 8,9 eta 10
Azaroak: 8,9,10,29 eta 30.
Abendua: 1,13,14,15,20,21,22,27,28 eta 29
Urtarrila: 3,4 eta 5
Otsaila: 7,8 eta 9
Martxoa: 6,7 eta 8
Apirila: 10,11 eta 12
Maiatza: 8,9 eta 10
- Ordutegia: 10:00-13:00
ARGAZKIAK:
Argazkiotan ikus dezakezuen moduan, asko dira dendan aurki daitezkeen produktuak: kafea, kakaoa, txokolatea, panpinak, jaiotzak, likoreak, era guztietako elikagaiak, e.a.