1982ko urriaren 27an egindako batzar batean, Elgoibarko Izarrak bere gau-eskola AEKren esku lagatzea erabaki zuen, gau-eskolako ikasle-irakasleen asanbladak hala eskatuta.
1982ko azaroaren 11n, berriz, AEK euskaltegia zabaldu zen Elgoibarren. Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea (AEK) urte batzuk lehenago sortua zen eta ordurako baziharduen euskara irakasten Euskal Herriko hainbat tokitan.
Elgoibarko AEKren historia, ibilbidea eta etorkizunari buruz gehiago jakin nahi baduzue, gaur (azaroak 9) etxean jasoko duzuen BARREN astekariaren azken alean erreportaje nagusia eskaini diegu. Nahi izanez gero, Internetez ere ikusteko aukera daukazue.

- Egin klik hemen: BARREN 633 zkia. (pdf)
∞ Lotura duten albisteak:
- “Gau-eskolak (1956) lekukoa pasa zion AEKri (1982)” (Iturria: Izarren Hautsa 40 urtean liburua)
Urteurreneko ospakizunak
- ”Euskararen jatorriari buruzko hitzaldia” emango du Josu Naberanek. (azaroaren 29an)
- Sagardotegira irteera “25 urte hauetan gurekin izan diren guztiei irekita" (otsailean)
- Euskal abesti ikastaroa Mikel Markez kantariaren eskutik (udaberrian)
- "Euskara sentziloaren manifestua” izeneko antzezlana (data zehazteke)