Diru-laguntza horiei buruzko iragarkia, gaur, azaroaren 9ko, Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu da. Horren harira, euskara planak abian jarri dituzten enpresek hamabost eguneko epea izango dute Elgoibarko Udalari diru-laguntza eskatzeko.
Diru-laguntza eskaerak egiteko:
- Diru-laguntzak arautzen dituzten oinarriak (pdf).
- Diru-laguntza eskatzeko erabili behar den inprimakia (pdf).
Horiek horrela, euskara planak abian jartzen dituzten enpresei, gehienez ere, 2.000 euroko diru-laguntza emango die Udalak. Diru-laguntza hau, helburu berbererako, Eusko Jaurlaritzak ematen duen diru-laguntzaren osagarri izango da. Era berean, Elgoibarko Udalak ez du, inola ere, diruz lagundu daitezkeen gastuen %70 baino gehiago ordainduko.
Horretaz gain, diru-laguntza hauek eskuratzerako orduan, lehentasuna izango dute euskara planak estreinakoz abian jartzen dituzten enpresek.
Diru-laguntza hauek jaso ahal izateko, besteak beste, ezinbestekoa izango da Eusko Jaurlaritzan euskara plana abian jarri ahal izateko diru-laguntza eskaera aurkeztuta edukitzea.
Diru-laguntza hauei buruzko arauak eta diru-laguntza eskabidea egiteko inprimakia Elgoibarko Udaleko Euskara Sailean daude eskuragai.
Informazio gehiago eskuratu nahi duenak Euskara Sailera jo dezake (943 74 43 66, euskara@elgoibar.org).