Parrokiako erretaula neoklasikoak jatorrizko itxura berreskuratu du

elgoibarren.net 2007ko aza. 13a, 10:37

Zortzi hilabetetako zaharberritze lanak amaitu eta gero, sortu zutenean (XVIII. mende amaieran), zeukan itxura berreskuratu du San Bartolome parrokiako erretaula neoklasikoak. (Bideoa eta argazkiak dauzka)

 
 
 
 

San Bartolomeren martirioa eta zeruratzea irudikatzen ditu erretaulak.

1706641506606 Parrokiako erretaula neoklasikoak jatorrizko itxura berreskuratu du

Francisco Justiniani eta Francisco Ugartemendia arkitektuek eraiki zuten San Bartolome parrokiako erretaula nagusia 1790ean.
Ignacio Haas-en traza jarraituz, San Bartolome sainduaren martirioa eta zeruratzea irudikatzen duen neoklasiko estiloko erretaula egin zuten.
Marina Del Reyk gidatu duen zaharberritze taldeak, hasieran zuen itxura eta jatorrizko koloreak berreskuratu nahi izan ditu. Langintza horretan, erretaulak aurrez jasan dituen 3 zaharberritze lanak izan dira oztoporik nagusienak. Del Reyren aburuz, “joan zen martxoan lanean hasi ginenean, erretaula garbitzearekin nahikoa izango zela pentsatu genuen, baina jatorrizko itxura berreskuratzeko moduan geundela konturatu ginen eta lanari ekin genion”.

Hiru zaharberritze lan, gutxienez, egin dira aurrez erretaulan.
  1. XIX. amaiera eta XX. hasieran: garaiko joerei jarraituz, neoklasiko estiloko erretaulari barrokoko elementuak gaineratu zitzaizkion (batipat urre kolorea eman zitzaion eszena nagusiari)
  2. 1940 purpurina eta berniza gaineratu zituzten.
  3. 1970 Aurreko zaharberritzeetan hasitako bideari jarraituz, urre kolorea erabili zuten erretaulako irudietan eta, batez ere, berau inguratzen duen markoan eta zutabeetan.

Erretaularen goikaldean kolore berdeak hartu du urre koloreak zuen lekua.

Denboraren poderioz, zaharberritze lanetan erabilitako materialak hondatu egin dira eta ez zioten mesederik egiten erretaularen itxurari. “banan-banan kendu behar izan ditugu gaineratu zituzten geruza guztiak. Alegia, jatorrizko estilo neoklasikoa berreskuratu behar izan dugu

Azken 8 hilabetetan buru belarri aritu dira lanean eta joan zen barixakuan (azaroak 9) kendu zituzten azken aldamioak.
 
Berrikuntza gehiago:
Aspalditik ari dira parrokia zaharberritzeko lanetan, eta oraindik ere badago zer hobetua. Finantziazioa lortu ahala ekingo diote argiztapena eta gainerako erretaulak berritzeari ere, besteak beste.
 
Bideoa:
{google}-1332723420436151121{/google} 
 
Argazkiak:

Erretaularen goiko aldea ere zaharberritu dute. Saindua zerurako bidean erakusten du.

San Bartolomeren martirioaren detaile bat.

 

Hurrengo lana argiztaketa sistema berria jartzea izango da.

Jatorrizko koloreak berreskuratu ditu erretaulak.

Aurrez, parrokiako sabaian, gurutze-gangan, kokatuta dauden lau margolanak margotu zituzten.

Urre kolore gutxiago dauka orain erretaulak.


 
 
∞  Lotura duten albisteak: