Etorkinentzako ikastaro berri bat antolatu du IMHk

elgoibarren.net 2007ko aza. 14a, 09:30

CNC Tornuko operatzaile prestatzaile ikastaroa izango da eta praktikak abendua eta urtarrila artean burutuko dira.
Bestalde, webgunea berriztatu du IMHk.


 

Bi etorkin IMHko makina baten aurrean.

Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak (IMH), “Lan tailerrak ingurune industrialean sartzeko eta enplegurako” proiektuaren ekintzetako bat, etorkinei zuzendutako Operatzaile-prestatzaile CNC tornuko ikastaroa, alegia, martxan jarri zuen urrian Caja Madrid-eko Gizarte Ekintzaren elkarlanarekin. Ikastaroa abiatu aurretik ikasleek fabrikazio mekaniko arloko enpresa batzuk bisitatu dituzte, honela, ikastaroko ikasleei sektore industriala ezagutaraziz eta sektore honetan lan egiteak suposatzen duen inplikazioari buruzko informazioa emanez.

Prestakuntza IMHn amaitu ondoren, ikasleek 3 asteko enpresa-praktikak egingo dituzte. Ikastaroa irakasteko metodologia POI izeneko proiektuetan oinarritutako ikaskuntza izango da, IMHn dagoeneko lanbide heziketa zikloetan erabiltzen dena. Kasu honetan, etorkinen behar eta berezitasunak kontutan hartuz egokitu da POI metodologia, ikasgelako jarrerak eta aniztasunak egokiago lantzeko.
 
∞ Lotura duten albisteak:
 

IMHren webgunea berritu dute

1706641505582 Etorkinentzako ikastaro berri bat antolatu du IMHk

Bestalde, IMHrekin jarraituz, Makina Erremintaren Institutuak webgunea berriztatu du. 2.0 ildoa jarraituz IMHrengana zuzentzen diren pertsona, enpresa eta erakundeen ikuspegia landu eta zerbitzu eta atal berriak eskainiko dute aurrerantzean. Orientazio zuzenarekin landu dituzte oinarriak eta geroz eta zerbitzu gehiago sartzeko asmoa dutela azaldu dute bertako arduradunek.