Herriko errealitatea bertatik-bertara ezagutzeko bisita egin digu Markel Olano diputatu nagusiak

elgoibarren.net 2007ko aza. 15a, 12:28

Elgoibarko udalak eskatuta etorri da bisitan Gipuzkoako ahaldun nagusia, Markel Olano. Alfredo Etxeberria alkateak Udalak legealdi honetarako ezarri dituen helburu nagusien berri eman zion, eta ondoren, gure herriak dituen erronka eta behar nagusienak bertatik bertara ezagutu zituen Olanok. (bideoa dauka)

 

 

Jon Zubiaurre eta Bittori Zabala, Udal Gobernuko kideak eta Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkatea Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiarekin

Elgoibarko udal agintariek legealdi honetarako ezarritako helburuak, alegia, erronka eta behar nagusiak, batzen dituen txostena eman zioten Gipuzkoako Ahaldun Nagusiari. Ondoren, behar premiazkoenak gertuagotik ezagutzeko asmoz, alderik alde bisitatu zuten herria.
Besteak beste, Danobaten (ate irekien eguna egiten ari zirela aprobetxatuz), Kiroldegian, eta Mintxetan izan ziren 5 ordu iraun zuen bisitan. Bisitaren amaieran, lau arlo nagusiri buruz berba egin zutela, batez ere, azaldu zuen Alfredo Etxeberriak kazetariena urrean egindako agerraldian: “errepideak, ongizatea, industria eta kirola eta aisialdia”.
 
BIDEOAK: 
Bideo honetan: Elgoibarko herriari bisita egitera zergatik etorri den azaltzen du Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak. Bisita egin ostean gure herriak laga dion inpresioa ere adierazten du.
{google}5920646409635230402{/google}
Bideo honetan: Markel Olano eta Alfredo Etxeberria Elgoibarrek dituen behar edo premiarik garrantzitsuenen inguruan berba egiten.
{google}-4498303187291218815{/google}


Aztertu zituzten gai nagusiak:
Errepideak:
Udal agintariek N-634 errepidean bi errotonda egiteko beharra azaldu diote Foru Aldundiko ordezkari nagusiari, Altzola auzoan bata eta Olaso inguruan, bestea.
  • Olasoko errotondadatorren urtean”, 2008an, hasiko direla egiten aurreratu zuen Markel Olanok, “Izartu programan sartuta dagoen azpiegitura baita”. Herrirako sarrera berria sortuko litzateke modu honetan.
Ongizatea:
Herriko beharrei erantzuteko dauden baliabide aukerak (San Lazaro Egoitza, Eguneko Zentroa, etxebizitza tutelatuak...) handitzearen inguruan berba egin zuten.
  • Etxebizitza tutelatuak: Pedro Muguruzako ikastetxe zaharrean dauden bederatzi etxebizitza tutelatu (minusbaliotasun psikikodun pertsonentzako babestutako etxeak) bihurtzeko eskaera egin du Udalak. Jaurlaritza ardurapean daude egun, hutsik dauden etzebizitzok.

Kirola eta aisialdia:
* Kiroldegia txiki geratu da eta instalakuntzak egokitu egin behar dira gaurko beharretara.
* Mintxetako gunea kanpoko kirol eta aisialdi gune bezala kontsolidatu.
* Kiroldegia, Mintxeta eta Sallobente bailarak sortutako eremua, aisialdi gune moduan garatzeko beharra ikusten dute udal ordezkariek.
*  Bide gorri sare bat garatzeko beharra:
  • Maltzaga-Elgoibar (Foru Aldundiak)
  • Elgoibar-Altzola (Foru Aldundiak)
  • Elgoibar- Mintxeta Aisialdi guneraino
Industria:
Elgoibarko industri garapena erraztu lursail berrien bitartez. Erosteko baldintzak eta eraikuntzak dakarren oztopoak kontutan izan, garapena kolokan gera ez dadin eta bertako enpresak Elgoibarren gera daitezen. "Lerun Txiki" inguruan industriagunea eraikitzeko asmoaren gainean ere berba egin zuen alkateak. "aprobetxatu ahal izango dugun lur saila murriztu egin da, legediak basoa babestu behar dela baitio"

Elgoibarko Udaletik jasotako eskaera guztiak “sakon” aztertuko zituela esanez agurtu zen Olano.