Pedro Muguruza etorbidearen itxura berria

elgoibarren.net 2007ko aza. 16a, 14:46

Parke berri bat, doako TAO bidez araututako 50 aparkamendu... hauek dira P. Muguruza etorbide berrituan erabiltzeko moduan aurki ditzakegun gauzetako batzuk. Beharginek joan zen eguenean kendu zituzten azken hilabeteotan, auzunea eraikitzeko obrek zirauten bitartean, bertan egon diren burdinazko hesiak.



50 aparkamendu gehiago
Doako TAO (Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenamendu) zerbitzuak arautuko ditu Madalako errotonda (Txarriduna Hotelaren atarian) eta Pedro Muguruza etorbidearen arteko errepide zatian dauden 50 aparkamendu berriak. Plaza Txikia eta inguruan martxan dagoen zerbitzuaren berdina, edo antzerakoa, izango da. Alegia, ezingo da 90 minutu baino luzaroago bertan autoa aparkatu. Ezberdintasun bakarra; txartela behin autoa aparkatu ondoren hartuko dela izango da, eta ondoren, autoan laga beharko da. 
Doako TAO zerbitzuaren ordutegia:
  • Astelehenetik zapatura: 9:00-13:00
  • Astelehenetik barikura: 16:00-20:00

50 aparkaleku berri gehiago P.Muguruza etorbidean

Doako TAO erbitzuak arautuko ditu aparkamenduak


Parke berria
Jarlekuak, berdegune txiki bat eta farola modernoak edukitzeaz gainera, adineko jendearentzat jarri duten soinketa aparatuez osatutako gunea da parke berri honen berrikuntza azpimarragarriena.
Herriko Antzokia eta Madala artean geratu den errepide zatia, berriz, oinezkoentzako gune moduan egokituko dute.

Parke berriaren ikuspegi orokorra.

 

Pertsona adinduentzako bereziki diseinatutako jolas-parkea