Marijo Garmendia psikologoaren bitartekaritzari esker lortu ditugu bi emakume elgoibartar hauen testigantzak. Euren benetako izenak aldatu egin ditugu.
Noiz eta nola hasi ziren tratu txarrak?
Elena (56 urte): Ezkon gauean konturatu nintzen ez zela gizon ona, ez zela pertsona ona. Gau hartan hasi ziren irainak eta dominazioa. 26 urte daramazkit ezkonduta eta bi alaba dauzkat. Orain, 56 urterekin, banatzeko indarra izan dut. 26 urte makurtuta, gutxietsita, psikologikoki irainduta, ekonomikoki xantaiatuta pasa ditut. Orain libre sentitzen naiz, ez dut nire buru gainean inor sentitzen, nire arima aske dago.
Maria (27 urte): Ezkondu aurretik asko haserretzen zen baina lortzen genuen konpontzea. Amore ematen nuelako lortzen genuela konturatu naiz orain. Ezkondu eta gero, etxeko lanen kontuarekin oso zorrotza zen eta berehala hasi ziren irainak: zikina nintzela, emagaldua nintzela…. Sexu harremanetan ere oso desegoki azaltzen zen; gogorik ez banuen irainka hasten zen, era mingarrienetan hasi ere, frigida bat nintzela, beste gizonen batekin nengoela... Bere ustez, ez zen normala nik sexu harremanetarako gogorik ez izatea. Eta aurre egiten banion, bere haserrea areagotu egiten zen eta behin baino gehiagotan jasan nituen bultzakadak, iletik tirakadak eta muturrekoren bat ere eman zidan.
Adierazten al zuen inoiz damututa sentitzen zela?
Elena: Inoiz ez dit barkamenik eskatu, ezta urrik ere. Bera sinestuta zegoen ni berarekin oso ondo bizi nintzela, ez nuela zertaz kexatu, ez zitzaidala eta ezer falta. Nire iritzi, asmoak, ideiak ez zituen entzun ere egiten. Ezikusiarena egiten zuen nirekin eta nireganako komunikazioa bakarra kexak ziren: janaria, etxea, e.a. Menperatuta bizi izan naiz, baina orain libre sentitzen naiz.
Maria: Gure semetxoa jaio zen baina egoera ez zen hobetu. Eztabaida handi baten ondoren bakarrik eskatzen zidan barkamena; aldatuko zela, gehiago kontrolatuko zela eta berriro hasten ginen. Lasaitasunak hamar egun irauten zuen, ordea. Edozer txikikeriagatik haserretu eta nire kontra hasten zen berriro. Ni berba egiten saiatzen nintzen baina alperrik, ezinezkoa zen elkar ulertzea, oraindik gehiago asaldatzen baitzen eta benetako beldurra sentitzen hasi nintzen, ni jotzeko joera hartuta baitzeukan dagoeneko. Beldurraren eraginez, isildu egiten nintzen. Honekin, baina, bere postura indartu besterik ez nuen egiten, eta bere egoa hazi. Ni ostera, lur jota geratzen nintzen, ihesbiderik gabe harrapatuta, azpiratuta, ...iraindua.
Zer eragin zuen etxe barruan bizi zenuen egoerak eguneroko bizimoduan?
Elena: Senarrak nirekiko zuen jarrerak baldintzatzen zuen nire bizimodu guztia. Nire familiarekin izan nitzakeen hartu-emanak oztopatzen zituen; ez nuen nire familia etxera gonbidatzen senarrak hala nahi zuelako, eta, lotsa eta beldurragatik, nire anai-arrebak eta nire gurasoak etxera ez ekartzen saiatzen nintzen. Nire lagun eta ezagunekin nituen harremanak ere oztopatu eta izorratu egiten zituen, ni zokoratzea eta bakarrik ikustea nahi baitzuen.

Maria: Asko 'moskeatzen' zen nik beste mutil batekin berba egiten banuen. Pentsa, institutuko lagunekin kalean topo egiten banuen agurtu ere ez nituen egiten berarekin banengoen. Zeharo jeloskorra zen: edozein mutil ezagunekin harreman sexualak izatea leporatzen zidan batere erreparorik gabe, erarik zikinenean. Hau zen, gainera, bere ustetan nik berarekin harreman sexualak izateko gogo ezaren arrazoia. Ni iraindu, gutxietsi eta makurrarazteko erabiltzen zuen gai hau. Nire familiarekin, aldiz, ez zen sartzen, asko laguntzen baitziguten eta hala jarraitzea interesatzen zitzaiolako.
Etxetik kanpo egiten al zenuen lanik? Igartzen al zizuten zerbait?
E:Nire alabak koskortu zirenean etxeko negozioan hasi nintzen lanean; segururik gabe, soldatarik gabe eta senarraren menpean. Jende aurrean lan egiten nuen eta inor ez zen konturatzen, horixe baitzen nire helburua, jendeak nire buruhaustearen berri ez izatea. Lotsa handia ematen zidan. Nire burua engainatzen saiatzen nintzen arazoa ezeztatuz.

M:Ordu batzutako lan bat neukan eta lan berean jarraitzen dut baina bere ikuspunturako hau ez zen fundamentuzko lana, ez ninduen baloratzen, nire lanbidea gutxiesten zuen eta bera gabe ez nintzela ezer errepikatzen zidan behin eta berriro. Nire lankideak estimu handitan ninduen, baina hala ere, ez nion nire egoera adierazten, lotsa eta beldurra sentitzen nuen-eta.
Salaketarik egun duzu? Noiz erabaki zenuen laguntza eskatzea?
Elena: Harrapatuta sentitzen nintzen: nire errua ez zela argi nuen arren, umeengatik, nire lan baldintzengatik, ...agoantatu egiten nuen. Hain zuzen, hauxe izan da nire benetako errua: agoantatzea, egoera gaitz hau perpetuatzea, nire senarraren aurrean burua makurtzea. Ez dut laguntzarik eskatu, nire erabakia zen eta banatzea erabaki dudanean nire aita eta nire anai-arrebak lagundu didate. Alabak oso urrun bizi dira euren familiekin. Ezustean harrapatu zituen hasieran baina ulertzen didate. Ez dut salaketarik jarri, ez dut nahi. Erabaki sendo bat hartu dut eta nahikoa dela deritzot.

M:Hirugarren eraso fisikoa jasan nuenean; haserre baten osteko irainak, garrasiak, bultzakadak, iletik tirakadak... salaketa jarri nion Ertzaintzan. Handik Udaleko gizarte zerbitzura bidali ninduten eta hango teknikariak tratu txarrak bideratzeko programa bat azaldu zidan: lege aholkularitza eta laguntza psikologikoa eskaini zidaten.
Gure arteko harremana berreskuratzeko beste saiakera bat ere egin genuen. Alegia, barkatu egin nion eta elkarrekin jarraitu genuen, jarraipen psikologikoa egiten zigutela oraingoan. Berak eta bere familiak inoiz ez didate salaketa jarri izana barkatu. Hilabete batzuk pasa ondoren berriro hasi ziren irain psikologikoak. Indarrik gabe nengoen arren, seme txiki baten arduran, banatzea erabaki nuen eta halaxe jakinarazi nion. Ondo hartu zuen hasieran baina orain borroka izugarria daukagu, salaketak bata besteari, gezurrak eta umea guztiaren erdian. Infernu bat izaten ari da, txundituta nago.
Balio izan al du zeozertarako salatzeak?
Elena: Nik ez salatzea erabaki nuen, honek nire familia egoera gehiago izorratuko zuela pentsatzen nuelako, alabaina, hainbat egoera salagarriak direla uste dut eta salatu egin behar direla.
Elena: Nik ez salatzea erabaki nuen, honek nire familia egoera gehiago izorratuko zuela pentsatzen nuelako, alabaina, hainbat egoera salagarriak direla uste dut eta salatu egin behar direla.
Maria: Salatzea erabakitzea oso pauso sendoa da, salatua izan dena irainduta sentitzen baita: emazteak bera salatu? Nondik nora pentsatzen dute. Nireak ez dit sekula santan barkatu eta berez amaitua, amatatuta, zegoen harreman bati bukaera oso bortitza eman dio. Badirudi, bere buruan, salatzea bera tratu txarrak ematea baino larriagoa dela. Orain umearen jagoletza lortzeko guda batean gaude epaitegian eta salaketak era guztietakoak dira; izugarriak gezurrak …epaileak erabaki beharko du. Bien bitartean, ikaratuta nago. Nire umetxoa asko pasatzen ari da eta aitak umearekiko duen jarrera guztiz desegokia izaten ari da.
Beldurtuta bizi al zara?
Elena: Ez, ez diot beldurrik, nik alde egin dut eta lasai nago. Libre sentitzen naiz eta horrela berreskuratu nahi dut bizitza, lasai,libre, garbia.
Elena: Ez, ez diot beldurrik, nik alde egin dut eta lasai nago. Libre sentitzen naiz eta horrela berreskuratu nahi dut bizitza, lasai,libre, garbia.
Maria: Txundituta, beldurtuta eta antsietateak jota nago. Borroka honek kontsumitu egingo nau. Ez dut lorik egiten, jateko gogorik ez daukat, antsietate atakeak ditut. Edozer gauza egiteko gai dela konturatu naiz, umea kentzeko asmo garbia du eta horretarako nire pertsonaren kontrako gezurrak asmatu eta salatzen ditu. Zer egingo dut umea kentzen badit? Nolakoa izango da nire bizitza?.
Honelako egoeran bizi den emakume bati, zein aholku emango zenioke?
Elena:Gure arteko harremanarekin bukatzea, alde egitea, lehenbailehen banatzea. Eraso fisikoa ematen den estreinako aldian salatu eta banatzeko indarrak ateratzeko esango nioke. Duintasuna daukagun bitartean lana egiteko prest gaude, gure eskubideak aldarrikatzeko indarra dugu, defendatzeko odola dugu. Duintasuna galtzen dugunean, burua makurtzen dugunean, tranpan sartzen gara eta urteak eta urteak , hau da, bizitza pasatzen zaigu.

Maria: Ni orain ez nago inori aholkuak emateko egoeran. Nik laguntza eskatzen dut, behar dut, daukadan egora argitu eta honekin bukatzeko konponbidea aurkitu behar dut. Nitaz esan dituen gezur guztiak argitzea eta nire semea nirekin egotea desio dut.
Bukatuko al dira inoiz emakumeen kontrako tratu txarrak?
Elena: Hori izan beharko litzateke gizartearen helburua. Gizon batzuek planteamenduak aldatu behar dituzte eta emakumeak defendatzeko eta eskubideak aldarrikatzeko heziketa eta indarrak azaldu behar dituzte.

Maria: Oso ezkorra naiz. Nire kasu konkretuan, inoiz ez nauela bakean lagako pentsatzen, beti izango dudala etsai. Izugarri beldurtzen nau etorkizun honek, batez ere, nire semetxoagatik. Epaileak jarritako neurriak ere ez ditu errespetatzen. Bukatuko ote da noizbait infernu hau?.
Zein izan daiteke arazo honi amaiera emateko bidea?
Elena: Emakumeari laguntza eskaintzea bizimodua duintasunez berregiteko: lana, etxebizitzak eta aholkularitza. Oso gogorra da berriro hutsetik hastea. Honekin batera, erasotzaileka hurbiletik behatu eta jarraitu beharko litzateke.”
Maria: Ez dakit. Ni orain zulo beltz batean sartuta nago eta ikarak ez dit laguntzen baikorra izaten. Espero dut justizia zintzoa izatea eta nire kasuan umearen egoerari lehentasuna ematea, gezurrak argitzea eta amesgaizto honekin bukatzea.
• Ekintzarik ez aurten Elgoibarren
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna (azaroak 25) dela eta, Biluzik Sexologia Zerbitzuak, Gazte Asanbladak eta Haizea Emakume taldeak hainbat ekintza antolatu zituzten iaz, baina aurten inor ez da animatu egun seinalatu honetarako ezer antolatzera. Haizeatik adierazi digutenez, "betiko berberak elkartzen gara horrelakoetan pankartaren atzean. Hortaz, aurten, kalera ez ateratzea erabaki dugu". Horren ordez, Uxue Alberdik idatzitako bertso bat zabaldu dute:

Txikitan ipuin guzti-guztiak
hasi ohi ziren "behin baten",
eta ni ere saiatu nintzen
zure printzesa izaten:
printzesa polit, printzesa umil,
printzesa barrua jaten...
eta Romeo iletik tiraz
"puta bat zara" esaten.
Gorde itzazu printzekeriak
ipuinik ez dut jasaten:
zure eskuak ez dizulako
eskubiderik ematen.
hasi ohi ziren "behin baten",
eta ni ere saiatu nintzen
zure printzesa izaten:
printzesa polit, printzesa umil,
printzesa barrua jaten...
eta Romeo iletik tiraz
"puta bat zara" esaten.
Gorde itzazu printzekeriak
ipuinik ez dut jasaten:
zure eskuak ez dizulako
eskubiderik ematen.
Egilea: Uxue Alberdi
Doinua: Xabier Silveira “Arratsaldean eta musua”
∞ Lotura duten albisteak:
-
Zauri irekia (Izazkun Moyua Emakundeko zuzendariaren iritzi artikulua berria.info atarian)