Omenaldi hunkigarria jaso du Jose Antonio Osorok

elgoibarren.net 2007ko aza. 26a, 13:40

Udal Musika Bandako kide gisa 50 urte bete dituela-eta, omenaldi hunkigarria eskaini dio Elgoibarko herriak Jose Antonio Osorori joan den asteburuan.

Zapatuan (azaroak 24) herriko urrezko intsignia jaso zuen ‘Katxo’k alkatearen eskutik.
Domekan, berriz, bandak eman zuen Santa Zeziliako kontzertuan, herriko dultzaineroek, dantzariek, txistulariek, txarangak, eta abar luze batek eskainitako hainbat oroigarri jaso zituen omenduak txiki geratu zen Herriko Antzokian.
 
 
 
Omenaldiko ARGAZKIAK:

Musika Bandak Haendel-en

Jose Antonio Osororen omenezko aurreskua dantzatu zen Plaza Handian.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusia, Markel Olano eta omenduaren emazteak ere parte hartu zuten omenaldian.

Alkatearen eta

Udal Musika Banda Udal Pleno Aretoan

Udalean ordezkatuta dauden alderdi politiko guztietako ordezkariak izan ziren.

Argazki gehiago hemen: elgoibar.org 
 
 
∞ Lotura duten albisteak: