'Parkour': “Laino guztien azpitik eta hesi guztien gainetik”

elgoibarren.net 2007ko aza. 27a, 10:52

Ume izan garenean nor ez da zuhaitzetara igo edo altueretatik saltoka ibili, ezta? Bada, orain, zaletasun honek badu izen bat: parkour.
Herriko oztopo eta era guztietako hesiak abileziaz eta dotoreziaz gainditzen gozatzen duten hiru parkourzale gaztetxok eman digute zaletasun ikusgarri honen berri.
(bideoa eta argazkiak dauzka)

 
Zer da Parkourra?
Parkourra zer den azaltzen hastea baino (hona wikipediako definizioa), zer den ikustea hobea, ulergarriagoa, izango zela pentsatuz, Aitor Cuerda, Imanol Beristain eta Iker Calvo, parkour egiten duten 11 urteko hiru gazte elgoibartarrekin egin genuen hitzordua.
Arratsalde hotz batean elkartu eta herriko txoko ezberdinetatik jarraitu genituen, bideoarekin grabatzen genituen bitartean. Argazki mordo bat ere atera genizkien (beherago dauzkazue). 

1706641472195 'Parkour': “Laino guztien azpitik eta hesi guztien gainetik”

1706641472245 'Parkour': “Laino guztien azpitik eta hesi guztien gainetik”

Parkour
ari buruz kontatu zizkigutenak irakurri nahi badituzue, berriz, BARREN astekariko azken alean (635. zkian) erreportaje berezia eskaini genion kaleko kirol bitxi honi.
 
• BIDEOA:
Bideo honetan: Aitor Cuerda, Imanol Beristain eta Iker Calvo elgoibartarrak herriko txoko ezberdinetan parkourra egiten.
{google}-840580354389034091{/google}
 
• BIDEO GEHIAGO:
Parkourzale elgoibartarrak hasiberriak dira, eta baliteke, Parkourra zer den argi geratu ez izatea. Hala bada, Internet traceurrek (parkourra praktikatzen dutenei horrelaxe deitzen zaie) eskegitako bideo ikusgarriz josita dago.
Sarean aurkitu ditugun bideo batzuk aukeratu dizkizuegu. Ikusi zer egiteko gai diren:
 
• ARGAZKIAK:

Aitor Cuerda, Iker Calvo eta Imanol Beristain...

...akzioan

360 gradutako itzulia ematen.

Edozein leku da ona.

1706641472424 'Parkour': “Laino guztien azpitik eta hesi guztien gainetik”

1706641472460 'Parkour': “Laino guztien azpitik eta hesi guztien gainetik”

1706641472492 'Parkour': “Laino guztien azpitik eta hesi guztien gainetik”

1706641472547 'Parkour': “Laino guztien azpitik eta hesi guztien gainetik”

1706641472602 'Parkour': “Laino guztien azpitik eta hesi guztien gainetik”


1706641472669 'Parkour': “Laino guztien azpitik eta hesi guztien gainetik”

1706641472708 'Parkour': “Laino guztien azpitik eta hesi guztien gainetik”