“Arnaldo Otegiren jaioterriko udaletxean ez dago espainiar banderarik zintzilikatuta, baina ezta ikurriñarik ere” dio Elgoibarko udaletxea ageri den argazkiaren azpiko testuak. “Fatxada nagusiko balkoian dauden mastak hutsik daude” jarraitzen du gero. “Hau da Alfredo Etxeberria alkateak legea baztertzeko darabilen formula; bi intsigniak balkoitik kentzea, alegia, beste herri euskaldun askotan egiten duten moduan".
1981eko Banderen Legearen 3. artikuloa eta Auzitegi Gorenak uztailaren 27an eman zuen epaia dakartza gogora ondoren El Mundok.
- Ikus hemen: El Mundo egunkariak Elgoibarri buruz idatzitakoa (pdf)