Nola aukeratuko dira kirolari onenak?
Klub bakoitzak aukeratu beharko du bere kirolean aurten saria jasotzea merezi duen pertsona (kirolaria, direktiboa, laguntzailea, e.a. izan daiteke). Klubekoa edo eta kirol horretan beste klub batean parte hartzen duen edozein elgoibartar izan daiteke aukeratua.
Kirolariaren izena eta aukeratua izateko klub bakoitzak dituen arrazoiak (lorpenak, ibilbidea, jokaera, e.a.) abenduaren 14a baino lehenago jakinarazi beharko dio Kirol Patronatuari.
Era honetara, urtero, kirol modalitate bakoitzeko elgoibartar kirolari onenak sarituko dira.
Kirolariaren izena eta aukeratua izateko klub bakoitzak dituen arrazoiak (lorpenak, ibilbidea, jokaera, e.a.) abenduaren 14a baino lehenago jakinarazi beharko dio Kirol Patronatuari.
Era honetara, urtero, kirol modalitate bakoitzeko elgoibartar kirolari onenak sarituko dira.
Orotara Elgoibarrren dauden 18 kirol klubek parte hartuko dute sariketan. Hona hemen guztien zerrenda:
- C.D. Elgoibar
- Sanlo Eskubaloi Taldea
- Elgoibar Debabarrena Futbol Sala Taldea
- Basarte Futbol Sala
- Elgoibarko Saskibaloi Taldea
- Mintxeta Atletismo Taldea
- Lagun Taldea (txirrindularitza)
- Lagunak Pilota Eskola
- Morkaiko M.E.
- Urgazi Triathloi Taldea
- Urbizi Buzeoa
- Txusko Moto Kluba
- 40-16 Tenis Elkartea
- Wing-Tsung Taldea
- Olaizaga Karate Taldea
- Zubi-Ondo Xake Taldea
- Elgoibarko Igeriketa Taldea
-
Zarta Arku Tiraketa
• Sari banaketa:
- Abenduak 20 (eguena) 19:00etan Kultur Etxeko hitzaldi gelan.
2003an ere banatu ziren Kirol Federatuaren Urteko Sariak
Kirol Federatuaren Urteko I. Sariak 2003. urtean banatu ziren estreinakoz. Urte hartan ikusmin handia sortu zuten herritarren artean eta Kultur Etxea txiki geratu zen abenduaren 23an egin zen sari banaketa ekitaldian. Herriko 5 kirolari gazte eta arrakastatsurekin egin zuten mahai-inguru interesgarriak herritar mordoa erakarri zuen orduko hartan. Joseba Etxeberria (Athletic); Itziar Gurrutxaga (Athletic), Zuhaitz Gurrutxaga (Erreala); Iñigo Lariz (Ulma-Cegasa) eta Unai Arrieta (C.D. Bidasoa) izan ziren hizlariak. Kirolari sarituak, berriz, honako hauek izan ziren:
2003ko KIROLARI Sarituak:
- Futbola: Markel Bergara
- Txirrindularitza: Iban Gonzalez
- Judoa: Egoitz Mora
- Esku Pilota: Haritz Iriondo
- Motorrak: Aitor Osoro
- Igeriketa: Eneritz Aizpitarte
- Areto Futbola: Hector Garrido
- Xakea: Mikel Leon
- Eskubaloia: Joseba Sagasta
- Saskibaloia: Aitor Rementeria
- Atletismoa: Jose Gurrutxaga
- Mendizaletasuna: Aritza Monasterio
- Tenisa: Abel Hernandez
- Triatloia: Martin Lopez de Larrainzar
- Arku Tiraketa: Iñaki Badiola