Iker Mayora mendaroarra 9. postuan ailegatu zen Donostiako Maratoian

elgoibarren.net 2007ko aza. 28a, 13:54

Iker Mayorak ‘hegan’ egin zuen Donostiako Maratoia. 42 kilometro eta 195 metroak egiteko bi ordu, 28 minutu eta 38 segunduko denbora harrigarria behar izan zuen. Sailkapen nagusiko 9. postuan sartu zen helmugan.
Elgoibartarrei dagokienez, iaz moduan 8 elgoibartarrek parte hartu dute aurten Donostiako Maratoian. Eta iaz moduan, baita ere, Jose Antonio Ruiz antxintxikariak egin zuen denborarik onena; (2:36:41). Ruizek, gainera, iazko bere marka bost minutu eta 10 segundoan hobetu zuen. 


Marokoar bat eta holandar bat nagusi
Abdelhadi El Mouaziz marokoarrak irabazi zuen lasterketa, 2 ordu, 12 minutu eta 41 segundo korrika egin ostean. Ez zuen Donostiako Maratoiko errekorra hausterik lortu. Lehen emakumezkoa Kristijna Loonen holandarra izan zen (2:47:08). Guztira, 2.357 antxintxikarik parte hartu zuten iraupen-luzeko lasterketetan errege den maratoian.
 
Elgoibartarren sailkapenak:

Postua.

Izena

Erritmoa Km-ka

Erdi Maratoia

Denbora

32

Jose Antonio Ruiz Del Rey

00:03:43

01:17:18

02:36:41

97

Unai Narbaiza

00:03:56

01:21:25

02:45:14

270

Asier Arrieta Vallejo

00:04:11

01:29:28

02:55:29

291

Imanol Santos

00:04:13

01:29:27

02:56:35

309

Xabier Bergaretxe

00:04:12

01:23:53

02:56:44

500

Jesus Mari Agirretxe

00:04:20

01:29:50

03:02:08

1012

Mikel Agullo

00:04:45

01:40:19

03:18:11

1089

Alberto Garate

00:04:48

01:40:18

03:20:40

 
Mendaroarren sailkapenak:

Postua.

Izena

Erritmoa Km-ka

Erdi Maratoia

Denbora

9

Iker Mayora

00:03:32

01:14:21

02:28:38

439

Jokin Agirrezabala

00:04:17

01:29:35

02:59:58

 

Xabier Bergaretxe. (elastiko horiaz)

Asier Arrieta (elastiko zuriaz) eta Imanol Santos (585. dortsala).

∞ Lotura duten albisteak: