• Euskararen jatorria eta sustraiak hitzaldia
- Hizlaria: Josu Naberan (curriculuma).
- Ordua: 20:00etan
- Lekua: Kultur Etxeko hitzaldi gelan
Hizkuntzaren hainbat errok (iber, lea, zi...), hizkuntza guztietan “baita aspaldi desagertutakoen” toponimian iraun dutela ikusita, Euskararen erroak ikertzea erabaki zuen Naberanek.
- Erroak: Unitate txikienak dira (buru, zi, arre, bi, ilu...), Europako hizkuntza modernoak eratu ziren garaikoak.
- Enborra: Unitate txiki horiekin eraturiko hitzez osatua.
- Toponimia: Aragoe, Baiona, Bilbo.
Dena den, toponimia baino gehiago erroek bereganatu dute Naberanen arreta; izan ere, erroetan antzematen ahal da orduko gizakiek hizkuntza nola eraikitzen zuten. Animalien edo landareen izenak, ideia abstraktuak antropologiaren ikuspegitik, altxor izugarriak.
∞ Lotura duten albisteak:
- Euskararen jatorriaren I. Biltzarra (eskunabarra.org)
• Uxue Alberdi eta Ander Lizarralde AEK euskaltegian
Bi bertsolari hauekin bertsoaren inguruan gozatzeko aukera izango da. Bertsoen inguruko xehetasunak ezagutzeaz gain, bat-bateko bertsoak entzuteko aukera ere izango da, eta, gainera, gaiak entzuleek jarri ahal izango dizkiete.
- Noiz: Gaur (azaroak 29), bazkalosteko 15:00etatik 17:00etara AEK euskaltegian (Plaza Txikia, 3).