-
www.sukaldean.com atarian sartu eta prestatzen hasi.
Dena bat.
Zer sukaldatu asmatu ezinik bazabiltza, ostera, “zoaz Taldeka aurkibidera, eta han begiratu nahi duzuna, zopak, postreak, haragiak, arraina... Baina, esan bezala, lehen erabilera gertatzen da zehatzagoa”.
Sukaldeko hiztegia ere badu
Beste gauza bat ere bai: sukaldeko hiztegi oso baldarra erabiltzen dugu normalean: “nola esan behar da franbuesa ala mugurdia, sandia ala angurria, barbarina ala salmonetea... Sukaldeko hitzak ikasten lan apur bat badugu, denok ere. Nola esan sofreir, napar, gratinar...? Horretarako hiztegi txiki bat egin dugu, erabiltzaileen laguntzaz hazteko asmotan dena”.
Hobekuntzak ere asko egin daitezke Hasier Etxeberria eta David de Jorgeren iritziz. “Alde batetik, testuen transferitzean, akats txikiak sortu dira, oraingoz ezin detekta genitzakeenak. Horretan eta itxura eta erabilera aldetik ezer esatekorik baduzu, gustura jasoko ditugu iradokizunak”.
Euskarazko Errezetategi Nagusi izateko nahia ere badu sukaldean.com honek. “Alegia, handitzen eta hazten joatekoa. Geroak esan beza”.
Dena dela, “egin iezaguzu bisita eta ea zer iruditzen. Mila esker”.
Euskarazko Errezetategi Nagusi izateko nahia ere badu sukaldean.com honek. “Alegia, handitzen eta hazten joatekoa. Geroak esan beza”.
Dena dela, “egin iezaguzu bisita eta ea zer iruditzen. Mila esker”.