Datorren udarako amaituko dituzte 'Meka' proiektuko eraikinaren obrak

elgoibarren.net 2007ko aza. 30a, 08:00

Obrak aspaldi hasita dauden arren -2008ko udarako eraikuntza-lanak amaituta izatea espero dute-, gaur (azaroak 29), egin dute agintariek Meka proiektua batuko duen eraikinean 'lehen harria' jartzearen ekitaldi sinbolikoa. (bideoa eta argazkiak dauzka)

Laster, hortaz, teknikari espezializatuak prestatzeko punta-puntako ikastetxea izango du Elgoibarrek Albitxuri industriguneko D partzelan.
Karrozatu eta Karenatu Ikastetxe berriak 2008-2009 ikasturtea hastearekin batera ekin ahal izango dio bere ibilbideari.
• BIDEOA:
Bideo honetan: Tontxu Campos (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua)
{google}5338054664690041202{/google}

Ekitaldian parte hartu duten agintariak:

1706641469346 Datorren udarako amaituko dituzte 'Meka' proiektuko eraikinaren obrak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, Tontxu Campos; Lanbide Heziketako sailburuordea, Iñaki Mugika; Elgoibarko alkatea, Alfredo Etxeberria; Hezkuntza zinegotzia, Nekane Ortuoste eta Elgoibarko BHI Institutuko zuzendaria, Iñaki Konde.
 

1706641469377 Datorren udarako amaituko dituzte 'Meka' proiektuko eraikinaren obrak

Antolatzaileek karpa handi bat prestatu dute ekitaldia aterpean egin ahal izateko. Karpa barruan irakaskuntza munduko aurpegi ezagun mordoa, ordezkari politikoak eta zenbait ikasle bildu dira. Ekitaldiaren amaieran, zizka mizka batzuk jateko erabili dute karparen babesa. 
Ikastetxeak bi zati desberdin izango ditu:
  1. Alde batetik, tailerra, hiru espaziotan banatua, egungo nahiz etorkizuneko hezkuntza beharrei erantzun ahal izateko.
  2. Bestetik, irakaskuntza eta idazkaritza funtzioei eskainitako alderdia, bi solairutan banatua. Lehenengoan, ikasgelak kokatuko dira eta bigarrengoan liburutegia, irakasleen gelak eta ikasgelak.
Kristalezko korridore luze batek lotuko ditu eraikinaren bi zatiok, eta bertatik tailerreko hezkuntza-prozesu oro ikusi ahal izango da.

1706641469408 Datorren udarako amaituko dituzte 'Meka' proiektuko eraikinaren obrak

1706641469447 Datorren udarako amaituko dituzte 'Meka' proiektuko eraikinaren obrak


    DATUAK
• Aurrekontua: 6 milioi €, gutxi gorabehera.
  • Partzela: 996.000€
  • Eraikina: 4.149.047€
  • Ekipamedua: zehaztu gabe oraindik
  • Ikasleak: 250-300
  • Obraren bukaera epea: 2008ko uda.
• Azalera guztira: 3978
  • Eraikia dagoen azalera : 3.894,91 m2.
  • Beheko soilairuan Administrazio gunea:  268,61 m2.
  • Makina herramintaren karenatu eta karrozatu tailerrak: 1183,38 m2.
  • Automozioa: 566,73 m2.
  • Biltegiak eta pintura laborategia 200,93 m2.
  • Ikasgelak, liburutegiak eta irakasle gelak: de 261,70 m2.
  • Bigarren solairuko gelak:  270,00 m2.
Iñaki Konde Elgoibar BHI institutuko zuzendariak, Alfredo Etxeberria alkateak eta Tontxu Campos Sailburuak Albitxurin bildutakoen aurrean berba egin ondoren, Meka proiektuaren dokumentuak (eguneko egunkariak, Institutuko egutegia, pen-drive-a, e.a.) kutxa batean sartu eta eraikinaren ondoan egin duten zulo batean lurperatu dituzte. Aurrez, Haritz Euskal dantzari taldeko Jon Lizarraldek Aurreskua dantzatu du agintarien aurrean. Bitxikeria moduan, Elgoibar BHI Institutuko zuzendari-ordeak, Imanol Lopez Artolazabalek, jo du txistua aurreskuan.

1706641469478 Datorren udarako amaituko dituzte 'Meka' proiektuko eraikinaren obrak

1706641469506 Datorren udarako amaituko dituzte 'Meka' proiektuko eraikinaren obrak

1706641469541 Datorren udarako amaituko dituzte 'Meka' proiektuko eraikinaren obrak

1706641469575 Datorren udarako amaituko dituzte 'Meka' proiektuko eraikinaren obrak


Erakundeak eta kolaboratzaileak: AFM, makina herramintako enpresak, AEGA, automozio enpresak, galdara-lantegiak, beste sektoretako enpresak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, Elgoibarko Udaletxea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Kutxa eta Euskadiko Kutxa.

1706641469607 Datorren udarako amaituko dituzte 'Meka' proiektuko eraikinaren obrak

1706641469646 Datorren udarako amaituko dituzte 'Meka' proiektuko eraikinaren obrak

 
  Lotura duten albisteak: