Mahai informatiboek bakarrik gogoratuko dute HIESaren Eguna

elgoibarren.net 2007ko aza. 30a, 11:52

Bihar, abenduak 1, HIESaren Nazioarteko Eguna izango da. Iaz hasitako joerarekin jarraituz, gauza gutxik ekarriko digute gogora egun seinalatu hau gure herrian.
  • Mahai informatiboak: Errotatxo Elkarteko kideek, goizeko 11:00etatik aurrera, gaixotasun horri buruzko informazio mahaiak jarriko dituzte Merkatu Plaza aurrean



1706641468543 Mahai informatiboek bakarrik gogoratuko dute HIESaren Eguna

 
Lazo gorriak eta HIESari buruzko esku-orriak banatuko dituzte mahai informatiboetan. Bestalde, etxeetako balkoietan izara zuriak lazo gorriarekin jartzeko eskatu nahi diete Errotatxokoek herritarrei.
 
 

Errotatxo erreleboaren zain

1706641468580 Mahai informatiboek bakarrik gogoratuko dute HIESaren Eguna

 
Errotatxo Elkartekoak erreleboaren zain daude oraindik, beraz, norbait elkartean sartu edo tira egiteko prest badago, jar dadila harremanetan Errotatxokoekin honako telefonoan: 943454014 (Maider).
 
 
Lotura duten albisteak: