- 9 urteko zigor eskaera dauka Mendizabalek. (behin-betiko zigor eskaerak)
- 527 urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra auzipetuetako 46 lagunentzat (eitb24)
- 18/98 sumarioko 46 auzipetu atxilotzeko agindua eman du Auzitegi Nazionalak.
18/98 sumarioan 52 euskal herritar epaitu zituzten, eta 4 eta 19 urte arteko kartzela zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Espainiako Auzitegi Nazionalak 46 auzipetu atxilotzeko agindua eman berri du. Auzitegi Nazionalak ez du honakoen kontrako atxilotze-agindua eman: Teresa Mendiburu, Oiakue Azpiri Robles, Marta Perez Etxeandia, David Soto Aldaz, Jaime Iribarren eta Jose Ramon Antxia.
Oraingoz bost lagun atxilotu dituzte: Javi Balanzategi, Txema Matanzas, Jesus Mari Zalakain, Elena Beloki eta Alberto Frias. Hasiera batean, Teresa Toda ere atxilotu dutela zabaldu bada ere, Askatasunak ukatu egin du.
• Manifestazioa
Elgoibarko Ezker Abertzaleak deituta, Juan Mari Mendizabal herritarra eta 18/98 auzian auzipetutako gainontzeko lagunen atxilotze aginduaren aurka protesta egiteko manifestazioa egin zen joan zen barixakuan (azaroak 30). Plaza Handitik abiatu eta herriko kaleak zeharkatu zituzten hainbat herritarrek.
∞ Lotura duten albisteak:
- 18/98+ makroprozesuari buruzko hitzaldia (2006-09-22 elgoiBARREN.net)
- LABek deitutako lanuztea eta kontzentrazioa egin dira (2007-10-11 elgoiBARREN.net. Joan Mari Mendizabalen bideoa dauka)
- Espainiako Auzitegi Nazionalak '18/98 auziko' 46 lagun atxilotzeko agindua eman du (berria.info)
- La Audiencia Nacional ordena la detención de más de 46 personas por su vinculación con el entramado de ETA (elpais.com)
- La Audiencia Nacional ordena la detención de 46 procesados en el macrosumario 18/98 (gara.net)
- 18/98 bloga