Pirritx eta Porrotx pailazoak Olaizaga Kiroldegian abenduaren 28an

elgoibarren.net 2007ko abe. 3a, 08:54

Apuntatu agendan: Urtero bezala, Elgoibarko Udalaren Euskara Batzordeak antolaturik, 2007ko abenduaren 28an, barixakua, Pirritx eta Porrotx pailazoek “Eskerrik asko” izeneko azken lana, eskainiko digute. Hasiera batean antzeslana Herriko Antzokian izango zela iragarri bazen ere, azken aldaketa batzuen ondorioz, eta jende gehiago sartze aldera, ikuskizuna Olaizaga kiroldegian izango da.
Ohikoa den bezala, aurten ere, bi saio eskainiko dizkigute Pirritxek eta Porrotxek.
  1. Lehenbiziko saioa 16:30ean.
  2. Bigarren saioa: 18:30ean.


SARRERAK eskuratzeko:

1706641467769 Pirritx eta Porrotx pailazoak Olaizaga Kiroldegian abenduaren 28an

Bi saio hauetarako sarrerak aurrez salduko dira Elgoibarko Herriko Antzokiko leihatilan honako egun eta ordu hauetan:
  1. Saiorako sarrerak: abenduaren 19an, eguaztena, arratsaldeko 18:30etik aurrera.
  2. Saiorako sarrerak: abenduaren 20an, eguena, arratsaldeko 18:30etik aurrera.
*Pertsona bakoitzak, gehienez ere, 4 sarrera eskuratu ahal izango ditu. 

Sarreren prezioa:
  • Ume eta gaztetxoentzat (16 urtera arte): 3
  • Helduentzat: 6
  
SINOPSIA:

1706641467800 Pirritx eta Porrotx pailazoak Olaizaga Kiroldegian abenduaren 28an

Pirritxek eta Porrotxek badute lagun bat, zu bezain maitagarria, Mari Motots. Orain ez du mototsik, gaixorik dagoelako. Minbizia du, eta sendatzeko botikak ilea erorarazten dio. Ile kizkurrak berriro atera bitartean, koloretako zapia janzten du buruan eta piratetara jolasten da Joxe piratarekin. Pailazoek bisita  egingo diote ospitalean. Han bihotza sendatzen duen dantza ikasiko dute.

Lagunak zein garrantzitsuak diren ere konturatuko dira, elkarri maitasuna eta indarra emanaz. Izan ere, tristurak eta pozak, elkarrekin konpartitzen direnean, goxoagoak baitira.